Gaur, urriak 25, AHTren aurkako manifestazioa egin dugu Abadiñoko plazan hasi eta Mendiolan egiten dabiltzan obretaraino. Abadiñoko kaleetatik AHTren aurkako aldarriak zabaldu ditugu zerutik polizia autonomikoaren helikopteroak etengabe jarraitzen gintuen bitartean. Abadiñotik Mendiolako obretaraino iritsi gara eta, bertan testu bat irakurri ondoren (urriak-25-abadino), manifestazioa amaitu egin da. Testua irakurtzen genuen bitartean polizien helikopteroa oso behetik ibili da bere zaratarekin gure ahotsa isildu nahian, baina ez dute lortu eta ez dute lortuko.
Manifestazioaren ondoren, jende ugari mendira joan da obretaraino heltzeko asmoz. Mendia, baina, poliziaz josita zegoen eta ezinezkoa izan zaie makinetaraino heltzea. Ordubete inguru ibili da jendea mendian eta poliziaren kargak eta pilotakadak jasan behar izan dituzte.
Geroago, Abadiñon, jendea errepidea mozten saiatu da protesta egiteko, baina berriro ere poliziak agertu dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario