sábado, 18 de octubre de 2008

Ekarpen Foroa antolatu dute Bilbon eh´2008 Nazio Eztabaidari begira


Nazio Eztabiadaguneak azaroaren 8an ospatuko du eh´2008ko Nazio Eztabaida, Euskal Herria burujabetzara eramango duen nazio estrategiaren gainean eztabaidatu eta datozen hilabeteetarako erronka zein proiektu zehatzak adosteko helburua duen saioa. Antolatzaileek, eztabaidan sakontzeko, harreman eta kontaktu dinamika garatzen ari dir aurrian zehar, eta herritarren parte hartze eta ekarpenak bideratzeko Ekarpen Foroak antolatu dituzte herrialde guztietan. Bilbon Urriak 22 asteazkenean bilduko da arratsaldeko 19:30etan La Bolsa Alde Zaharreko auzo etxean.

Nazio Eztabaida Guneak kaleratutako oharra:

Irailaren 25ean abiatu genuen aurtengo Nazio Eztabaida, Andoainen egin genuen jende aurreko aurkezpenarekin eta Azaroaren 8an izango du amaiera Iruñean egingo den osoko bilkurarekin.

Aurkezpenean adierazi genuen bezala, Euskal Herria burujabetzara eramango duen nazio estrategia indartu eta garatzea ezinbesteko eginkizuna dugu Euskal Herrian. Nazio Estrategia horren gainean eztabaidatu eta datozen hilabeteetarako erronka zein proiektu zehatzak adosteko aukera eskaintzen digu Nazio Eztabaidak. Finean, Nazio bezala pentsatu eta aritzeko aukera.

Urrian zehar, eztabaidan sakontzeko, harreman eta kontaktu dinamika bat garatzen ari gara, Euskal Herriko eragile zein pertsona ugarirekin. Honekin batera, herritarrek eztabaidan zuzenean parte hartu eta ekarpenak egiteko aukera izan dezaten, Ekarpen Foroak antolatu ditugu Euskal Herriko herrialde guztietan.

Ekarpen Foro hauetan, Euskal Herriaren egoeraren azterketaz aritzeaz gain, aurrera begira nazio bezala ditugun lehentasunezko erronken gainean aritu nahi dugu. Erronka zein proiektu zehatzen gainean aritu, eztabaidatu eta proposamenak jasotzeko aukera eskaintzen dute Foroek.

Dagoeneko Zuberoan eta Araban egin dira Foroak. Herritarren parte hartzea eta ekarpena garrantzitsuak izan dira biotan. Ikusi ahal izan dugu, jendea Euskal Herriaren eraikuntzaren alde lanean aritzeko duen prestutasuna handia dela.

www.naziogunea.net

No hay comentarios:

Publicar un comentario