miércoles, 29 de octubre de 2008

Eguzkik Garoñaren aurkako manifestazio bat antolatu du



Azaroak 1 larunbata, arratsaldeko 7etan, Andra Mari Zuriaren plazan (Gasteiz),

Eguzkik manifestazio bat antolatu du.
"PSOE bete zure hitza Garoña itxi orain, herri borondatea onartu" lelopean Eguzki talde ekologistak larunbaterako Gasteizen deitutako manifestazio nazionalera joateko autobusak antolatu ditu Bilbotik. Izena eman behar da ondorengo telefonoan 656 539 002.

lunes, 27 de octubre de 2008

Abadiñon egindako martxan, burutzen ari diren triskantza ikusteko aukera izan zen


Gaur, urriak 25, AHTren aurkako manifestazioa egin dugu Abadiñoko plazan hasi eta Mendiolan egiten dabiltzan obretaraino. Abadiñoko kaleetatik AHTren aurkako aldarriak zabaldu ditugu zerutik polizia autonomikoaren helikopteroak etengabe jarraitzen gintuen bitartean. Abadiñotik Mendiolako obretaraino iritsi gara eta, bertan testu bat irakurri ondoren (urriak-25-abadino), manifestazioa amaitu egin da. Testua irakurtzen genuen bitartean polizien helikopteroa oso behetik ibili da bere zaratarekin gure ahotsa isildu nahian, baina ez dute lortu eta ez dute lortuko.

Manifestazioaren ondoren, jende ugari mendira joan da obretaraino heltzeko asmoz. Mendia, baina, poliziaz josita zegoen eta ezinezkoa izan zaie makinetaraino heltzea. Ordubete inguru ibili da jendea mendian eta poliziaren kargak eta pilotakadak jasan behar izan dituzte.

Geroago, Abadiñon, jendea errepidea mozten saiatu da protesta egiteko, baina berriro ere poliziak agertu dira.

www.ahtgelditu.org

LANGILEOK ALDAKETA! kanpaina abian jarriko du LAB sindikatuak


Gaur goizean Bilboko egoitzan agerraldi publikoa egin du sindikatuak, datozen egunetan hasiko dugun kanpainaren berri emateko. Kanpaina hau enpresarien jokabide maltzurrari eta instituzioen neurri lotsagabeei erantzuteko salaketa kanpaina izango da.

Aurkezpena egiteko, Politika Sozialetako Idazkaria den Bea Martxueta eta Ainhoa Etxaide Idazkari Nagusiaz gain, lan esparru eta sektore ezberdinetako eta krisi egoera honen ondorioak bereziki pairatzen ari diren kolektiboetako ordezkariak batu dira.

Kanpaina honek bi erreferentzia nagusi izango ditu: herritarren gehiengoaren kontra hartu diren neurrien aurrean gure haserrea adieraztea eta egoera honi buelta emateko bide posiblea bakarra aldaketa dela aldarrikatzea.

Etengabean ari dira "gerrikoa estutu behar dugula" langileoi esaka. Ezin dugu, ez dago premiarik eta, gainera, ez da beharrezkoa guk horrelakorik egitea. Izan ere, aberastasun nahikoa badago gehiengo sozialen onurarako politikei ekiteko, kontua da ez dela borondaterik inondik ikusten lehentasun politiko eta ekonomikoa bide horretan jartzeko.

Banketxeak "erreskatatzeko" eta enpresei "laguntzeko" planak diru publikoaz bideratzen eta sostengatzen ari dira. Hau da, guztion ekarpenez jasotzen den dirua da hori, baina alde bakar batek kudeatzen du eta alde jakin horri begira erabiltzen ari da. Beraz, begi bistan geratzen da egiten ari direna lapurreta hutsa baino ez dela.

Azken hilabeteotako balantzea oso esanguratsua da. Gasteiz eta Iruñako gobernuek aurretik hartutako erabakiak berriro ipini dituzte mahai gainean. Honetaz aparte, gaurko eguneko markoak ematen dien marjina urriaz egoera aurrekontuetan zelanbait kudeatzeari ekiten diote. Eta puntu honetan esan beharra dago Estatu mailako aurrekontu orokorrak aurrera ateratzeko orduan, hegoaldeko bi alderdi nagusienak klabe izan dira. Hala ere, batek ere ez du ipini mahai gainean enplegu edota babes sozialaren auzia. Horrela hartzen al gaituzte kontuan Gasteiz eta Iruñako gobernuek langileok eta esparru sozial baztertuenak?

Errealitatea da krisia Estatuek "lantzen" dutela eta hemengo gobernuek ez dutela erabakitzeko ahalmenik, egoera kudeatu besterik ez dute egiten. Eta kudeaketa honetan, gainera, argi eta garbi dago zein den hauen politiken norabidea. Balizko lan erreforma berriaren eta Toledoko Ituna berraldaketaren aurrean, zer esango dute euskal instituzioek bertoko langileria eta jendartearen beharrei begira? Ezer ere ez. Eta horixe da, besteak beste, bihar ospatuko duten estatutuaren urteurrenaren balantzea.

Baina salaketarekin batera, LAB sindikatuak aldaketa sakona exijitu eta aldarrikatu nahi du, klabea horixe baita: politika ekonomiko eta sozialen norabidea errotik aldatzea. Barra-barra entzuten ari garen "kapitalismoaren balizko errefundazio" horren aurrean, gure erantzuna argia da: sakoneko aldaketak dira beharrezkoak, eredua errotik aldatu beharra dago, eredu ekonomiko eta soziala jendartearen zerbitzura egon behar delako eta ez alderantziz, gaurko egunean gertatzen den bezala.

Horregatik sakoneko aldaketa honen bidean eta, zehatzago aberastasunaren banaketa justua eta bizi baldintza duinak bermatuko dituen kalitateko enpleguaren alde kalera ateratzeko kanpaina izango da hau, enpresetan eta herrietan sozializatu eta burutu beharko dena. Honen osagarri izango dugu azaroan 6an bertan burutuko dugun propaganda eta mobilizazio egun nazionala.

Datozen egunotan, gainera, sektoreetako batzar nazionalak ere burutuko ditugu, negoziazio kolektiboa eta lantokietako ekintza sindikala funtsezkoak izango baitira gure eskubideak borrokatzeko eta dagokigunaren defentsan aurrera egiteko.

Oihana Bartrak eskuratu zuen finalerdietarako txartela Muskizen


Bizkaiko txapelketaren 3. ihardunaldia ospatu zen atzo Muskizko Meatzari aretoan, Oihana Bartra santutxuarra txapeldun irten zelarik 402,5eko puntuazioarekin.
informazio gehiago hemen:
www.botasarean.biz

"Kalea eta gaua gureak dira" aldarrikatu zuten ostiralean ehundaka emakumek Bilboko kaleetan


Hirurehun bat emakume eta bildu ziren atzo iluntzean Arriagatik atera eta Santiago plazan amaitutako manifestazioan Bilboko Mugimendu Feministak deitutako kontzentrazioan, azken egunotan hirian emandako emakumeen aurkako eraso larriak salatzeko.

Manifestazioa Biribil plazatik eta udaletxe aurretik pasa ondoren Alde Zaharrean sartu zen, "erasorik ez erantzunik gabe, kalea eta gaua gureak dira” lelopean.

Antolatzaileek salatu zuten sistema honek emakumeongan eragiten duen indarkeriak mila aurpegi dituela. Mugimendu Feministak salatu nahi izan zituen pasa den astean Bilbon izandako bi bortzaketa eta azken aldi honetako erasoak.

Eraso sexista honi erantzuna emateko eta emakumeok bizi duten zapalkuntzaren aurrean lanean tinko jarraituko dutela adierazi zuten.

Manifestazioan parte hartu zuen ordezkaritza politiko bakarra ezker abertzalea izan zen.

viernes, 24 de octubre de 2008

SANTI KIROGARI ELKARRIZKETA EGUNGO EGOERA POLITIKOAREN INGURUAN

Ezker Abertzaleko web gune berrian Santi Kiroga, Nafarroako Ezker Abertzaleko kideari ikasturte politikoa markatuko duen klabeen inguruan 9 galdera proposatu dizkiote eta emaitza 3 bideoetan ikusgai daude




2. Bideoa
3. Bideoa

Indarkeria sexistaren kontrako manifestazioa antolatu dute ostiralerako


Aurreko asteetan Bilbon izandako eraso sexistak salatzeko Bilboko mugimendu feministak manifestazio bat antolatu du ostiral honetarako. Mobilizazioa arratsaldeko 7:30etan abiatuko da Arriagatik.

Bilboko mugimendu feministak ohar baten bidez salatu du aurreko asteetan hainbat eraso sexual gertatu izana, "emakumeon askatasuna eta borondatea zanpatua izan delarik".

Honez gain, eraso lesbofoboak eta eraso fisikoak ere gertatu direla gurean, aipatu dute. Guzti honengatik, Bilboko Mugimendu Feminista osatzen duen Bizkaiko Emakume Asanblada, Bilgune Feminista, Lanbroa, Hankaz Gora, Iduna, Kiskitinak eta STEE, ESK, LAB, ELA eta Mugarik Gabe emakume arloak taldek jasaezina bihurtzen ari den jazarpen eta indarkeria sexista salatzeko asmoz kalera irtengo dira manifestatzera.

El paro alcanza en Bilbo su máximo anual y afecta ya a 15.707 personas

El incremento ininterrumpido sufrido desde julio ha colocado a septiembre en el techo del año con 15.707 personas sin empleo en Bilbo. Según el Inem la falta de empleo en la villa tiene rostro de mujer que con 8.853 paradas copa el 56,36% del desempleo. Así y todo, no hay día que desde las instituciones no se nos recuerde que la ciudad está "resisitiendo" a la crisis. Desde comienzo del año 1.875 personas más se han sumado a la lista del paro que afecta ya en la villa a 15.707 personas. Respecto a las mismas fechas del año pasado la tasa de paro en la ciudad se ha incrementado un 12,76%

OMENALDIA DEUSTUKO GUDARIEI

gu sortu ginen enbor beretik
sortuko dira besteak...
URRIAK 24, OSTIRALA
20:00etan
DONE PETRI PLAZAN
DEUSTUA

OMENALDI ANTIFAXISTA LARRAGAN

URRIAK 26, IGANDEA
12:00etan LARRAGA (NAFARROA)
www.ahaztuak1936-1977.blogspot.com

lunes, 20 de octubre de 2008

Ezker Abertzalearen web gunea martxan!


Ezker abertzaleak atari berri bat zabaldu du interneten: www.ezkerabertzalea.info. Gune hau ezkertiar eta independentista guztiei tresna berri bat eskaintzeko bokazioz jaio da, independentzia eta sozialismoaren bidean erreferentziazko ataria izan nahi duena, eta askapen borrokaren ispilu.

sábado, 18 de octubre de 2008

URRIAK 23, OSTEGUNA AUZO ASANBLADA 19:30etan ERRONDABIDEN


Etorri eta parte hartu! Zure ekarpenak, galderak, kritikak inoiz baino garrantzitsuagoak dira. Euskal Herria irabazteko dugu!

Ekarpen Foroa antolatu dute Bilbon eh´2008 Nazio Eztabaidari begira


Nazio Eztabiadaguneak azaroaren 8an ospatuko du eh´2008ko Nazio Eztabaida, Euskal Herria burujabetzara eramango duen nazio estrategiaren gainean eztabaidatu eta datozen hilabeteetarako erronka zein proiektu zehatzak adosteko helburua duen saioa. Antolatzaileek, eztabaidan sakontzeko, harreman eta kontaktu dinamika garatzen ari dir aurrian zehar, eta herritarren parte hartze eta ekarpenak bideratzeko Ekarpen Foroak antolatu dituzte herrialde guztietan. Bilbon Urriak 22 asteazkenean bilduko da arratsaldeko 19:30etan La Bolsa Alde Zaharreko auzo etxean.

Nazio Eztabaida Guneak kaleratutako oharra:

Irailaren 25ean abiatu genuen aurtengo Nazio Eztabaida, Andoainen egin genuen jende aurreko aurkezpenarekin eta Azaroaren 8an izango du amaiera Iruñean egingo den osoko bilkurarekin.

Aurkezpenean adierazi genuen bezala, Euskal Herria burujabetzara eramango duen nazio estrategia indartu eta garatzea ezinbesteko eginkizuna dugu Euskal Herrian. Nazio Estrategia horren gainean eztabaidatu eta datozen hilabeteetarako erronka zein proiektu zehatzak adosteko aukera eskaintzen digu Nazio Eztabaidak. Finean, Nazio bezala pentsatu eta aritzeko aukera.

Urrian zehar, eztabaidan sakontzeko, harreman eta kontaktu dinamika bat garatzen ari gara, Euskal Herriko eragile zein pertsona ugarirekin. Honekin batera, herritarrek eztabaidan zuzenean parte hartu eta ekarpenak egiteko aukera izan dezaten, Ekarpen Foroak antolatu ditugu Euskal Herriko herrialde guztietan.

Ekarpen Foro hauetan, Euskal Herriaren egoeraren azterketaz aritzeaz gain, aurrera begira nazio bezala ditugun lehentasunezko erronken gainean aritu nahi dugu. Erronka zein proiektu zehatzen gainean aritu, eztabaidatu eta proposamenak jasotzeko aukera eskaintzen dute Foroek.

Dagoeneko Zuberoan eta Araban egin dira Foroak. Herritarren parte hartzea eta ekarpena garrantzitsuak izan dira biotan. Ikusi ahal izan dugu, jendea Euskal Herriaren eraikuntzaren alde lanean aritzeko duen prestutasuna handia dela.

www.naziogunea.net

Independentzia Eguna aurkeztuko dute gaur Bilbon

Gazte independentistek aurkeztuko dute gaur arratsaldean Bilbon urriaren 25rako Hernanin antolatu duten Gazte Eguna. Arratsaldeko 8:30etan Etxebarrieta anaien plazatik abiatuko den kalejiraren ostean arkezpen ekitaldia egingo dute 7katu gaztetxean.

Egungo salbuespen egoera salatzeko eta iruzurren aurka Independentzia Eguna deitu dute gazte independentistek urriaren 25erako Hernanin. "Zatiketaren urteurren madarikatu horretan Euskal Estatu Sozialista eraikitzeko bidean antolatzen eta borrokatzen dugun guztiei" egin diete bertaratzeko deia. Autobusak antolatu dituzte auzoetan Hernanira joateko.

KONTZERTUETARAKO SARRERAK ERRONDABIDEN SALGAI

lunes, 13 de octubre de 2008

Bigarren neska bat bortxatu dute astebeteko epean ASKI DA!

Ostiral goizaldean Maurice Ravel kalean, 05:30 aldera, etxera bidean zihoala bidez nahastu, eta ustez laguntza eskaintzera hurbildu zitzaion gizonezko batek bortxatu egin zuela salatu du Gasteizko emakumezko gazte batek. Bilbon astebetean jazotzen den era horretako bigarren jazoera da hori.

Hainbat hedabidek aditzera eman dutenez, Bilbon unibertsitate ikasketak egiten ari da emakume gazte hori, eta hiria ez du ondo ezagutzen oraindik. Antza, ostiral goizaldean, gauean adiskide izan zituen lagunak agurtu eta etxerako bidea hartzean, zer bide aukeratu ez zekiela aurkitu zen, nora ezean, eta gizonezko gazte bat hurbildu zitzaion laguntza eskaintzen; autobus geltokira joaten lagunduko zuela azaldu zion. Autobus geltokiaren bidean jarri beharrean, ordea, bidezidor batetara eraman zuela salatu du emakume gazteak eta, han, gaizki argiztatutako paraje batean bortxatu egin zuela.

Anbulantzian Basurtuko erietxera eraman zuten emakumea, eta han artatu egin zuten osagileek. Gero, Gasteizera eraman zuten. Orain, neska gazteak salaketan eskainitako lekukotasunean emandako zantzuei jarraiki, ustezko bortxatzailearen bila dabiltza ertzainak. Neskak mutilarekin oinez egin zuen bidean, segurtasun kamera batek ustezko bortxatzailearen irudiak grabatu zituela adierazi dute zenbait hedabidek, eta horien bidez aurkitu eta atxilotzeko ahaleginetan ari direla.

ASKI DA! EMAKUMEEN AURKAKO TERRORISMOARI AURRE EGIN!

LARUNABATEAN DENOK IRUÑARA!

NAFARROA OINEZ 2008
ATERA EZAZU MIHIA!
Jaso Ikastola Iruña

jueves, 9 de octubre de 2008

Arduradun politikorik gabe burutu da hilketa sexista salatzeko kontzentrazioa

Ezker abertzalekoek izan ezik, arduradun politiko eta instituzionalek muzin egin diote gaur arratsaldean Doccas David emakumearen hilketa salatzeari. Klase politikoaren arduragabekeria agerian gelditu da beste behin ere aurten emakumearen kontrako bostgarren hilketa sexista salatzeko kontzentrazioan. Arriaga plazan ia ehun bat lagunek eskatu dute genero indarkeriarekin behingoz amaitzea.

Kalera atera dira gaur arratsaldean ia ehun bat lagun Euskal Herrian genero indarkeria oro saihesteko eskatzeko, eta bereziki astelehenean Santurtzin Doccas Daviden hilketa salatzeko.

INDARKERI SEXISTARI AURRE EGIN!

Okupazio Bulegoak ateak ireki ditu Bilbon

Gaur egun gazteok sufritzen dugun arazo larrienetakoa exebizitza eskubidearen zapalketa da. Bitartean etxe hutsak milaka kontatzen dira Euskal Herrian, eta okupazioa etxebizitza eskuratzeko askok hautatzen duten bitarteko bat da. Baina nola egin? Horretarako sortu berri dute Bilbon okupazio bulegoa, maila juridiko eta teknikoan aholkularitza tresna moduan, eta bestetik erakundeen ezintasuna nahiz espekulazioa salatzeko.

www.okupaziobulegoa.org

Falange alderdi faxistak iganderako antolatu du Euskal Herriaren kontrako ekitaldi bat Bilbon

PP bezala, Franquismoa inoiz kondenatu ez duen Falange alderdi faxistak ekitaldi egin nahi du igandean "Espainia eta Askatasuna" lelopean. Herrizaingo Sailak debekatu egin du.

ADI EGON! FAXISTAK EUSKAL HERRITIK KANPORA!

MARTXAN DA 2008KO BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETA


HIRU BILBOTAR BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETAN

"Bota" leloarekin, 2008ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako datorren igandean, urriaren 12an, hasiko da Mendexako frontoian, eta abenduaren 20ra bitartean, 5 kanporaketa, 3 finalaurreko eta finala ospatuko dira. Txapelketan Arkaitz Estiballes, Oihana Bartra eta Mikel Galarza bilbotarrak arituko dira.

Guztira, 36 bertsolarik hartuko dute parte. Horien artean, 2006ko zazpi finalistak (Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Ibon Ajuria, Iratxe Ibarra, Onintza Enbeita eta Xabier Paya), azken txapelketan aurkeztu ez, baina, aurrez finalean izandakoak (Igor Elortza eta Unai Iturriaga), eta udaberrian egindako Eskualdetako Txapelketetan sailkatutako 27 bertsolari aurkitzen dira (Eñaut Intxaurraga, Oihana Bartra, Xabier Enbeita, Gorka Lazkano, Mikel Petuya, Gorka Ostolaza, Arrate Illaro, Joseba Artza, Miren Amuriza, Iñaki Iturriotz, Eneko Abasolo, Mikel Galarza, Jabier Olibares, Iker Belaustegi, Garikoitz Sarriugarte, Jone Uria, Amaia Uribe, Ander Salaberria, Olatz Ibarluzea, Eñaut Uruburu, Arkaitz Zipitria, Manex Sagarna, Ander Elortegi, Itxaso Paia, Lander Ibarluzea, Julen Erezuma eta Xabat Galletebeitia).

Finala BEC-en ospatuko da

Informazio gehiago www.botasarean.biz

martes, 7 de octubre de 2008

Quinta muerte en Euskal Herria en 2008 por violencia de género


Una mujer de 26 años muere a manos de su marido en Santurtzi

Agentes de la Ertzaintza encontraron en su domicilio de Santurtzi el cuerpo sin vida, atado de pies y manos, de una mujer de 26 años que presentaba signos de violencia. La Policía autonómica se desplazó hasta el lugar después de que una llamada, de una persona cercana a la pareja, alertara de la posible comisión del delito. El marido de la víctima fue arrestado tras reconocer su implicación en los hechos. Con ésta, son ya cinco las mujeres muertas este año.

«Piztu Gasteiz okupa tu lugar», Hala Bedik 25 urte eta Gaztetxeak, 20



URRIAK 11, LARUNBATA
info gehiago: www.txorionak.org

domingo, 5 de octubre de 2008

Milaka lagunek egin diote aurre errepresioari


"Salbuespen egoerari aurre egin, Euskal Herriak askatasuna behar du!" lelopean milaka lagun bildu dira Bilboko nazio manifestaldian. Amnistiaren aldeko mugimenduaren sententzia eta espetxeratzeak, EAE-ANVren eta EHAKren legez kanporatzeak salatu dituzte, besteak beste.

IDEPENDENTZIA EGUNEKO WEB ORRIA


URRIAK 25, HERNANIN
www.independentziaeguna.net

URRIAK 5, IGANDEA KILOMETROAK 2008 IRURAN

jueves, 2 de octubre de 2008

Ia 108.000 langabe zeuden irailean Hego Euskal Herrian


Ia 108.000 langabe zeuden irailean Hego Euskal Herrian, aurreko hilabetean baino 1.600 gehiago. Herrialde guztietan egin du gora langabeziak eta Nafarroan ia %25eko igoera izan du iazko irailarekin alderatuta.

INEM enplegu institutu espainolak gaur zabaldu dituen datuen arabera, Hego Euskal Herrian dituen bulegoetan 107.982 lagunek zuten izena emanda irailaren amaieran, aurreko hilabetean baino 1.614 gehiagok.

Abuztuarekin alderatuz gero, langabezia gehien hazi den herrialdea Araba izan da; 616 langabe gehiago zeuden (+%5,34), guztira 12.144.

Nafarroan 527 langabe gehiago zenbatu zituen INEMek (+%2,15); guztira 24.985.

Bizkaian 45.857 pertsona zeuden lanik gabe irailean, abuztuan baino 353 gehiago (+%0,78), eta Gipuzkoan, azkenik, 24.996, aurreko hilabetean baino 118 gehiago (+%0,47).

Iazko irailarekin alderatuta, berriz, Nafarroan %24,86ko igoera izan du langabeziak; Gipuzkoan %13,84koa; Araban %13,83koa eta Bizkaian %12,34koa.

miércoles, 1 de octubre de 2008

Erakusleiho berri bat zabaldu da euskaraz eta Interneten


Ipar Euskal Herria, batez ere, barnealdea, ardatz dituena, euskaraz, Interneten eta parte-hartzea eta informazioaren demokratizazioa helburu dituena. Horrela definitu dute gaurdanik sarean izango den komunikabide berria. Iparla Komunikazio Elkarteak bultzatu du «Kazeta.info» proiektua eta sustatzaileak aurkezpen ekitaldian aditzera eman zutenez, lehia egitera barik, somatu duten hutsune bat betetzera datoz. Oinarrian bokazio argia du: «Tresna bat zabaldu nahi dugu guztiontzat, eta arrakastatsua izango da denok horren beharra ikusten dugun neurrian».