sábado, 6 de septiembre de 2008

PSOE TORTURATZAILE!



Aurreko egunetan Askatasunatik esan dugun bezala, operazio polizial hau Ezker Abertzalearen militante politikoen aurkako operazioa izan da. Ezker independentistak azken hilabete hauetan jasan duen gerra estrategiaren baitan kokatzen dugu. Estrategia hau PSOEk negoziazio prozesuaren porrotaren ondorioz disenatu zuen Euskal Herrian aukera independentistari ateak ixteko. Honetarako presoen kontrako neurri berriak hartu dira, kuadro politikoen kontrako sarekada masiboak eman dira, inkomunikazioa eta tortura erabili dute, kalean bortizkeri poliziala nagusi izan da edozein mobilizazioaren aurka…

Ez dugu ahaztu nahi Nafarroan azken asteetan buruturiko operazioa izan dituen ezaugarri bereziak. Pertsona bat literalki bahitu dute eta 5 egunez torturatu dute inpunitate guztiarekin. Beste pertsona bat bi aldiz ospitalizatu dute. Beste bi gazte tortura basatiak salatu dituzte. Eta hala ere Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkariak operazioaren inguruan hitz egiten duenean poztasunez egiten du eta Goardia Zibilari herritarrek eskerrak eman behar dizkiogula esaten digute. Eskerrak zergaitik? Gure herritarrak torturatzeagatik? Elma Sáiz tortura babestu besterik ez du egiten operazioa izugarria izan dela esaten duenean.

Instituzio ezberdinak eta hainbat komunikabideen jarrera ere salatu nahi ditugu. Lehenengoak herritar batzuen eskubideen urraketa hauen aurrean ezer ez esaten ez dutelako eta bigarrenak tesi eta filtrazio polizialen bozgorailuetan bihurtzen direlako errugabetasun presuntzioaren printzipioa erabat apurtuz. Jakinda zer nolako tresnak erabiltzen dituzte segurtasun indarrek inkomunikazio egoeran, itsu, mutu eta gor geratzen dira torturen salaketen aurrean.

Torturarekin bukatzeko eman behar diren aurre pausoak markaturik daudela azpimarratu behar dugu: inkomunikazioa bertan behera geratu behar da. Horretarako borondate politikorik besterik ez da behar. Borroka honetan sektore aunitzen inplikazioa beharrezkoa dela deritzogu, aitzakirik gabe eta ideologia ezberdinen gainetik, hainbat eta hainbat herritarrek Barañainen, Arbizun, Galarreko Zendean eta Basaburuan azken egunetan egin duten bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario