viernes, 12 de septiembre de 2008

Chavezi erantzunez, Venezuelako enbaxadorea kanporatu dute AEBek

Evo Morales Boliviako presidentearekin bat eginez, AEBek Venezuelan zuten ordezkariari alde egiteko 72 orduko epea ematen ziola iragarri zuen atzo Venezuelako presidenteak. Washingtonen ordaina iritsi da orain.

Hitz bortitzak erabili zituen atzo Hugo Chavez Venezuelako presidentek Patrick Duddy AEBen Venezuelako enbaxadorea kanporatzeko erabakia hartu zuela adierazteko. 72 orduko epea eman zion Duddyri alde egiteko -gaur jakin da, enbaxadorea dagoeneko AEBetan dela, duela egun batzuk bisita batera joanda-. Halaber, Bernardo Alvarez Venezuelaren AEBetako enbaxadorearei itzultzeko agindu zion.

Baina Chavezi erantzunez, Alvarezek bere kabuz alde egin dezan itxaron gabe kanporatzea erabaki du AEBetako Gobernuak. Horrenbestez, Venezuelako enbaxadorea AEBetatik kanpo litzateke, "kanporatze aginduaren ondorioz", Sean McCormack Estatu idazkaritzako bozeramaileak agertu duenez.

Enbaxadoreen inguruko afera AEBen eta Boliviaren artean lehertu zen aurrena, eta Boliviako presidente Evo Moralesi elkartasuna adierazteko erabaki zuen atzo Chavezek erabaki bera hartzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario