
Bolibiako azken egunetako gertaerak, AEB eta tokian tokiko oligarken eta inperialismoaren estrategiaren adibide bat gehiago dira, herriaren egonkortasuna galerazteko eta guda zibil bat eragiteko, zeinak lurraldea zatitzea nahi duen Iparramerikaren esku uzteko. Faxistak eta inperialismoaren agenteek, heriotza eragin dute berriz ere herri baten barruan, herri batean, zeinak etorkizun baketsua eta justizia soziala nahi duen.
Euskal Herria beti izango da iraultza eta askapen prozesuetan borrokan ari diren herrien ondoan. Beste behin ere gure konpromiso internazionalista erakutsi nahi dugu, Cuba, Venezuela, Ekuador eta Bolibiarekin; beren inperialismoaren aurkako borroka eta jendarte sozialista eraikitzearen aldeko prozesua gureak dira.
Gora Herriak!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario