miércoles, 3 de septiembre de 2008

IRAILAK 14, MANIFESTAZIOA DONOSTIAN


Ugariak izan dira azken urteotan euskal preso politikek bizi duten egoera salatzen burutu diren ekimenak. Herri honetako ehundaka seme alaba frantzia eta espainian sakabanatuak dituen espetxe politika krudelarekin amaitzeko deia luzatu nahi dugu guk ere hemendik.

Mendeku politika bat ezarri zaie euskal preso politikoei eta beraien senideei, non gaixotasun larriak, bizi arteko espetxe zigorrak, presoaren isolamendua eta sakabanaketak eragindako istripuak diren besteak beste espetxe politika honen espresiorik gordiñenak.

* 14 preso politiko espetxean mantentzen dituzte gaixotasun larri eta sendaezinak izan arren, batzuk benetako heriotza arriskuan egonik ere. Hor dugu besteak beste Mikel Ibañez, minbiziak jota Debako bere etxean espetxealdi arindua betetzen. Hor dugu Juanjo Rego Vidal, hainbat gaixotasun izanik ere espetxean oso egoera larrian.

* 23 preso politiko dira beraien kondena bete arren entzutegi goreneko doktrinaren ondorioz bahituak dituztenak, praktikan bizi osorako espetxe zigorra ezarriz. Beste askok ere zuzenean bizi dute bizi osorako espetxe zigorraren mehatxua.

Presoen aurka bultzatzen ari diren salbuespen neurriek helburu argia dute. Euskal preso politikoen kolektiboarekin amaitzea da helburua, presoa pertsona bezala suntxituz.

Hemendik deia luzatu nahi diegu espainiar eta frantziar gobernuei euskal preso politikoen aurkako jazarpen neurri hauekin amaitu eta Euskal Presoak Euskal Herrira ekar ditzaten, gaixotasun larriak dituztenak aske utziz eta biziarteko zigorrari amaiera emanez.

Bide horretan, herritarren mobilizazioa beharrezkoa dela deritzogu, bakoitzak bere eremutik euskal presoen eskubideen alde eginez.

Guk, gure aldetik, estropaden egun handian aldarrikapen hau presente egon dadin bultzatuko dugu, horretarako Irailaren 14an deitu dugun manifestazioarekin.

Eguerdiko 13:30etan Bulebarretik aterako den manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen dugu hemendik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario