viernes, 11 de abril de 2008

ZAZPI KATU AURRERA!


Bilboko Alde Zaharreko Gazte Asanbladaren oharra:

Gaur arratsaldean, APIRILAK 10, Bilbooko Alde Zaharreko gaztetxean istripu baten ondorioz, eztanda bat gertatu da, eta ondoren, sute txiki piztu da. Momentu horretan Gaztetxean zeudeen gazteek berehala sua itzali dute. Ondoren, auzokideekin hitz egin dute gertatutakoaren berri emateko. Hala ere, ordurako Bilboko polizia munipizalak etorri dira suhiltzaileekin hasiera bateko ikuskapena egiteko aitzakiaz. Geroago, Ertzaintza andana bertaratu da eta beti bezela, era oldakor batez Gaztetxearen inguruan geunden dozenaka gazte identifikatu eta indarrez gaztetxeko ingurutik urrunduarazi gaituzte. Era berean, gaztetxeko kide ba biharko deitu dute Bilboko epaitegian epaiketa azkar bat egiteko, inolako arrazoirik gabe.Ikusgarria izan da Ertzainek zabaldu duten dispositiboa, haientzako egokia zen testuingutu bat sortzeko eta gaztetxea kriminalizatzeko. Izan ere, nahiz eta gaztetxeko kideek gertatutako istripuaren berri eman, beraiek izugarrizko parafernalia erabiliaz leherketa kasuetarako unitate bereziak bertaratuz. Egoera honetaz guztiaz baliatuz gaztetxea goitik behera miatu eta atea prezintatu dute. Guzti honen aurrean gazteok auzoan dagoen 7 Katu Gaztetxe baten beharra aldarrikatzen jarraituko dugu; oraingoz, honako deialdi hauek deitzen ditugularik:



  • Ostirala 11:

    • Arratsaldeko 16:00etan Bilboko epaitegien aurrean elkarretaratzea epaituko duten gazteari babesa emateko.

    • Arratsaldeko 19:00etan mania Alde Zaharrean

  • Igandea 13:

    • Goizeko 12:00etan 7 Katu Gaztetxearen aurrean prentsaurrekoa eskainiko dugu

No hay comentarios:

Publicar un comentario