Askatasunatik gogor salatu nahi ditugu gauaren inpunitatea baliatuz espainiar poliziak Oreretan burutu dituen atxiloketak. Oreretako historikoki errepresioak gogor jo duen herria izan da eta azken egunetan berriro ere errepresiorik bortitzenaren jomuga izaten ari dela argi dago, besteak beste herriko gazteen atxiloketak eta inkomunikazioa, miaketak, herriarrei emandako jipoiak eta ondoriozko ospitalizazioak, tiroak, karga polizialak eta gezur eta manipulazioak dira honen adibide. PSOE-ren gobernuak PNV-rekin eskuz esku aurrera daraman aliantza errepresioaren irudiak ikusten ari gara Oreretan egunotan.
Kolore guztietako poliziak parte hartzen ari diren eraso honek ondorio larriak utzi ditu. Momentu honetan 12 gazte aurkitzen dira inkomunikaturik honek suposatzen duen tortura arriskuarekin.
Une honetan ez dago gaurko atxilotuen berririk eta ostiraleko 10 atxilotuak gaur pasatuko dira entzutegi nazionalean Grande Marlaska epailearen aurretik.
Dei egiten dugu atxiloketa hauen aurka protesta egiteko burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera.
atxiloketen inguruko bideoa:
No hay comentarios:
Publicar un comentario