martes, 1 de abril de 2008

AGUR eta OHORE EUSKO GUDARIA

ERREPRESIOA


PATXI LEGORRETA IHESLARI POLITIKOA HIL ZEN ATZO SARAN.


Legorretako herritar honek urte asko zeramatzan sorterritik kanpo, eta gaur goizean hil da bihotzekoak jota. Askatasunaohar batean bat egin du senide eta lagunen miñarekin.
Patxi Otaegi euskal iheslari politikoak urte asko zeramatzan bere sorterritik kanpo, eta azken arnasak ere bere sorterritik kanpo eman behar izan ditu. Azken aldian bere osasun egoerak okerrera egin zuen gaur hil den arte. Bere gorputza erraustu egingo dute asteazkenean Pau-en, eta bertara eraman aurretik omenaldi xume bat egingo zaio Donibane Lohitzunen.
Askatasunaren oharra:
Askatasunak bat egiten du une zail honetan bere ingurukoak jasaten ariko diren miñarekin. Nahiz eta heriotza modu naturalean etorri zaion, ezin dugu ahaztu iheslarien bizitzak berekin dakartzan zailatsunak noraiñokoak diren. Besteak beste, iheslariek inolako babes legalik ez izateak sarritan beharrezkoa duten osasun asistentzia jasotzea zailtzen du.
Euskal iheslari politikoek Euskal Herrian libre bizitzeko eskubidea dutela ozen aldarrikatzen dugu, eta azken denboretan euskal iheslari politikoen aurkako jazarpenarekin amaitzeko eskatzen dugu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario