martes, 22 de abril de 2008

DESALOJOAREN AURKAKO ERANTZUNA ETA ZIPAIOEN JAZARPENA



17:30etan atera da manifa Bilboko Bihotz Sakratutik. Jende nahikotxo eta Erriberaren aldeko oihuak etengabeak izan dira bide osoan, petardoek ere lagundu dutelarik. Arriagara heldutakoan Erriberaren aurrean jarri eta BOM-eko kide batek komunikatu indartsu, animotsu eta aldi berean hunkigarri bat irakurri digu eta gutxien espero genuenean… gazte batzuk Erriberako Etxeko balkoitxoetara atera eta pankarta erraldoi bat eskegi dute, megafoniatik ‘orain da garaia, okupazioa erresistentzia’ (txoria txori abestiarekin nahastuta) entzuten zen bitartean eta jendea txistuka eta oihuka ari zen bitartean.
Bitartean zipaioak urduritu eta radiotik deitzen hasi dira zoroak bezela… Tentsiouneak ere bizi izan ditugu, eta guk dakigula, kanpoko gazte bat kolpatu eta beste bati pelotazo batek jo dio buruan.
Argi geratu da BOM-etik Erriberako desalojoa ez dela inolaz ere mugimenduarekin bukatuko duen ezer. Guk okupatzen jarraituko dugu ukatzen diguten etxebizitza den eskubidea bezela aitortu eta errespetatzen den arte. Hau hasiera besterik ez da!
GORA OKUPAZIOA!!
ERRIBERA AURRERA!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario