Larunbatean Bilbon emakume bat bortxatu zutela salatu dute Bilgune Feministak eta Iduna neska taldeak. Bi talde horiek azaldu dutenez, Iturribide kantoiko eskaileretan gertatu zen bortxaketa, Zapikaleetatik Santutxurako bidean, arrunt gaizki argiztatutako leku batean. Bihar elkarretaratzea egingo dute, 19:30ean Santutxu auzoko Egunkaria plazan. Parte hartzeko deia egin dute: «Eraso sexista hori salatu eta emakumeak bizi dugun zapalkuntzaren aurrean lanean tinko jarraituko dugula adierazteko».
Gogora ekarri dute Iturribide kantoiko eskailera ingurua ez dagoela argiztatuta. «Behin eta berriz eskatu diogu Udalari ingurua argiztatzeko eta beharrezkoak diren neurriak jartzeko, azkenengoz azaroaren 25an, Indarkeria Sexistaren kontrako Egunean. Baina beste aldera begiratu du. Orain, gertatutakoaren aurrean, erantzukizunez jokatzeko eskatzen diogu».
Larunbateko kasuaz harago, bi elkarteek kezka agertu dute genero indarkeria kasu guztiekin. «Nazkatuta gaude, haserre eta mindurik. Egoera jasanezina bihurtzen ari da. Egunero gara bortxatuak, irainduak, jipoituak erasoak...». Egungo «sistema patriarkala» dago, haien ustez, genero indarkeria kasuen oinarrian. «Sistema horrek sexuen arteko botere harremanetan oinarritutako eredua dakar inposatuta. Eredu horrek indarkeria sexista erabiltzen du emakumeen zapalkuntza mantentzeko».
Haien ustez, erakundeek aipatu sistema sostengatzen dute. «Berdintasunean bizi garen diskurtso faltsua sinetsarazten digute, eta ez dituzte genero indarkeriaren kontrako politika erreal eta eraginkorrak bideratzen»
Sistema hori gainditzen ez den bitartean, genero indarkeriako kasuak ez direla amaituko iritzi diote Bilgune Feministak eta Idunak. Horregatik, sistema hori «errotik aldatu nahi dutenei» dei egin diete, besteak beste, elkarretaratzean parte hartzeko. «Ezin dugu horrelako erasoen aurrean gure burua babesik gabe utzi. Erasotzaileak gure auzo eta herrietatik kanpo uzteko, eta sozialki baztertzeko borrokatzen jarraituko dugu».

No hay comentarios:
Publicar un comentario