martes, 29 de abril de 2008

AMNISTIA EGUNA GASTEIZEN


Amnistia Eguna Gasteizen
11:00 performance kanpusean.
12:00 manifestazio nazionala.
13:00 ekitaldi politikoa.
14:00 herri bazkaria (aukera beganoa ere egongo da).
16:00 Jonu bakarlariaren emanaldia.
18:00 bertso-triki-poteoa Alde Zaharrera.
20:00 kontzertua gaztetxean: Gartzen + Etsaiak + Ankerrak.

Bazkarirako txartelak
Bazkaltzeko entsalada, paella eta postrea egongo dira, baina aukera beganoa ere egongo da. Bazkarirako txartelek 6 euro balio dute eta ondoko lekuetan eskura ditzakezue:

- Gasteiz: Olarizu // Garraxi // Filoko kafetegia.
- Bilbo: Errondabide (Alde Zaharra) // Kirruli (Indautxu).
- Donostia: Herria (Alde Zaharra).
- Unibertsitateak: PATeko kideen bidez.

Autobusak
Goizetik Gasteizera joateko autobusak antolatu dira Bilbo eta Donostiatik. Autobusetan izena emateko, zuen unibertsitateko PATeko kideei galdetu.

- Bilbo: 9:45etan, Termibusetik.
- Donostia: 9:00etan, Aulario azpitik.

www.pat-eh.org/amnistia08

MAIATZAK 1


Maiatzak 1: Aldaketa politiko eta sozialaren alde.

Maiatzaren Lehena gure nortasuna eta gure klase kontzientzia berresteko eguna da munduko langile guztientzat, eta, zentzu horretan, aurten ere arrazoi ugari dugu multinazionalek eta kapital finantzieroak globalizazio neoliberalarekin inposatzen diguten injustizia, esplotazioa eta langileriaren eskubideen deuseztatzearen aurrean errebelatzeko. Are gehiago, inposaketok kasu gehienetan kapitalismoaren eraso globalaren politika harrapatzaileen zerbitzuetara dauden gobernu eta administrazio publikoen laguntza zuzena dutenean.

Lehengaien kontrolerako indar militarren erabilpena, esku lanaren trafikoa, haur langileak, esklabutza, gosea, miseria, migrazioak, zerbitzuen liberalizazioa, dumping soziolaborala, deslokalizazioak, murrizketa sozialak, sektore publikoen pribatizazio politikak, eta abar mundu mailako egoera oso gordinaren aurrean jartzen gaitu: aberastasuna gero eta pertsona gutxiagoren eskuetan metatzen den bitartean, pobrezia eta miseria gero eta gehiago hedatzen da etengabe.

Egoera honek, eragin zuzena du Euskal Herrian, eta berton bizi dugun abagune politiko eta sozialagatik ere, Maiatzaren Lehenak, langileriaren gehiengoak nahi eta behar duen benetako aldaketa politiko eta soziala aldarrikatzeko konpromiso eta errebindikazio eguna izan behar du.

Gatazka politikoa konpontzeko oinarrizkoa den marko demokratikoa ekarriko duen aldaketa politikoa. Euskal nazioaren aitorpena eta bere eskubideen onarpena ekarriko duena. Euskal herritarren borondate politikoa eta erabakitzeko eskubidearen errespetua, eta proiektu politiko guztien zilegitasuna, independentzia barne, bermatuko duen aldaketa politikoa.

Euskal langileontzat behar-beharrezko aldaketa, neoliberalismoaren eraginari aurre egiteko behar dugun lan harremanetarako eta babes sozialerako euskal esparrua eraikitzeko, eta ezkerreko eredu sozial alternatibo baten aldeko bidea jorratzeko. Zeren, PNV eta UPNren eskutik, desberdintasun sozialak areagotu eta lan eskubideak murrizten dituzten administrazio publikoen politika antisozialetan gero eta sakonago eragiten du neoliberalismoak; eta politika publikoek bat egiten dute kapitalaren interesekin oinarrizko eskubideak hondatzeko; esaterako, enpleguaren kalitatea, babes soziala, osasuna, etxebizitza eta ingurumena.

Hazkunde ekonomikoa zuzen-zuzenean enpresen mozkin bihurtzen den bitartean, langileok oso ondo ezagutzen dugu egunero bizitzea dagokigun errealitatea: prekarietatea, azpikontratazioa, generoagatiko desberdintasunak, mota guztietako bazterketak, gazteriaren esplotazioa, lan istripu kopuru izugarria, deslokalizazioak, gastu sozialaren murrizketa, zerbitzu publikoen pribatizazioak, pobrezia eta esklusio soziala.

Horrexegatik, eredu politiko eta sozial alternatibo baten alde borrokatzeko konpromisoa berresteko deia egiten dio LABek euskal langileriari, eta jarrera hori tinko agertzeko Maiatzaren Lehenean "Langileok ALDAKETA eragin. Gora Euskal Herri gorria" lemapean Iruñean, eguerdiko 12:00etan, Golem zinemetatik irtenda, burutuko den manifestazio nazionalean parte hartzera gonbidatzen ditu guztiak.

Gora Maiatzaren Lehena!

Autobusa Bilbotik 9:30tan Arriagatik

martes, 22 de abril de 2008

PASAIAKO SARRASKIA 24 URTE ONDOREN


ERRONDABIDE KULTUR ELKARTEAN
HITZALDIA
APIRILAK 25, Ostirala
19:30etan

LURRAREN EGUNA APIRILAREN 27an KANPEZUN





LURRA EGUNA
APIRILAK 27 KANPEZUN
Zanpantzarrak, Txalapartariak, Trikitixa, Dantzak,
Herri Kirolak, Umeentzako jolasak, Erakusketa, Bideoak
13:30 EKITALDI NAGUSIA
15:00 HERRI BAZKARIA
... eta ondoren EUSKAL JAIA

LAN ISTRIPURIK EZ!


El próximo lunes 28 de abril se celebra el día internacional de la salud en el trabajo. Las altas cifras de siniestrabilidad laboral, 33 muertos sólo en lo que llevamos de año, ha llevado a Elkartzen a hacer un llamiento a salir a la calle a exigir el fin de la precariedad laboral.

Elkartzen ha convocado para el sábado 26 una movilización en la plaza Circular. La concentración que comenzará a la una del mediodía denunciará la alta siniestrabilidad laboral, que en 2007 se cobró la vida de 125 trabajadores vascos.
En un comunicado han exigido reactivar la conciencia de clase y saber que es necesario mas que nunca construir un muro contra la precariedad. "Exigir nuestros derechos es nuestro deber. No mas accidentes laborales, no mas explotacion, no mas recortes de derechos. Reparto de la riqueza y dignidad es lo que se nos debe", han apuntado.

APIRILAK 26, Larunbata
KONZENTRAZIOA
13:00etan BIRIBILA PLAZAN

Espainiar poliziak bi gazte atxilotu ditu Oreretan eta beste 11 atxilotzen saiatu da eskualdean.

Askatasunatik gogor salatu nahi ditugu gauaren inpunitatea baliatuz espainiar poliziak Oreretan burutu dituen atxiloketak. Oreretako historikoki errepresioak gogor jo duen herria izan da eta azken egunetan berriro ere errepresiorik bortitzenaren jomuga izaten ari dela argi dago, besteak beste herriko gazteen atxiloketak eta inkomunikazioa, miaketak, herriarrei emandako jipoiak eta ondoriozko ospitalizazioak, tiroak, karga polizialak eta gezur eta manipulazioak dira honen adibide. PSOE-ren gobernuak PNV-rekin eskuz esku aurrera daraman aliantza errepresioaren irudiak ikusten ari gara Oreretan egunotan.
Kolore guztietako poliziak parte hartzen ari diren eraso honek ondorio larriak utzi ditu. Momentu honetan 12 gazte aurkitzen dira inkomunikaturik honek suposatzen duen tortura arriskuarekin.
Une honetan ez dago gaurko atxilotuen berririk eta ostiraleko 10 atxilotuak gaur pasatuko dira entzutegi nazionalean Grande Marlaska epailearen aurretik.
Dei egiten dugu atxiloketa hauen aurka protesta egiteko burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera.

atxiloketen inguruko bideoa:

DESALOJOAREN AURKAKO ERANTZUNA ETA ZIPAIOEN JAZARPENA



17:30etan atera da manifa Bilboko Bihotz Sakratutik. Jende nahikotxo eta Erriberaren aldeko oihuak etengabeak izan dira bide osoan, petardoek ere lagundu dutelarik. Arriagara heldutakoan Erriberaren aurrean jarri eta BOM-eko kide batek komunikatu indartsu, animotsu eta aldi berean hunkigarri bat irakurri digu eta gutxien espero genuenean… gazte batzuk Erriberako Etxeko balkoitxoetara atera eta pankarta erraldoi bat eskegi dute, megafoniatik ‘orain da garaia, okupazioa erresistentzia’ (txoria txori abestiarekin nahastuta) entzuten zen bitartean eta jendea txistuka eta oihuka ari zen bitartean.
Bitartean zipaioak urduritu eta radiotik deitzen hasi dira zoroak bezela… Tentsiouneak ere bizi izan ditugu, eta guk dakigula, kanpoko gazte bat kolpatu eta beste bati pelotazo batek jo dio buruan.
Argi geratu da BOM-etik Erriberako desalojoa ez dela inolaz ere mugimenduarekin bukatuko duen ezer. Guk okupatzen jarraituko dugu ukatzen diguten etxebizitza den eskubidea bezela aitortu eta errespetatzen den arte. Hau hasiera besterik ez da!
GORA OKUPAZIOA!!
ERRIBERA AURRERA!!

domingo, 20 de abril de 2008

KANDIDO SASETARI OMENALDIA

HOMENAJE A KANDIDO SASETA,
COMANDANTE EN JEFE DEL "EUSKO GUDAROSTEA"
. Comandante Kandido Saseta, Gudari Antifaxista !!
Apirilak 26,Larunbata
12,30etan Gernikako Batzar Etxean

jueves, 17 de abril de 2008

AMNISTIAREN ALDEKO MUGIMENDUAREN AURKAKO EPAIKETAREN HASIERA


APIRILAK 21, Astelehena
MOBILIZAZIOA
19:30etan
ETXEBARRIETA PLAZAN

33/01 auzian dauden Amnistaren Aldeko Mugimenduko inputatuek beraien aurka burutuko den epaiketaren aurrean prentsaurrekoa eman zuten Donostian. Auzia Amnistiaren Aldeko Batzordeak, Askatasuna, Senideak, Etxerat eta Giza Eskubideen Behatokiko 27 kideren aurka burutuko da, datorren apirilaren 21etik aurrera, Madrilgo Casa del Campon. Bakoitzak 10 urteko espetxe zigorraren eskaera du.

Euskal Herriak ASKATASUNA behar du!

ikusi auziperatuen bideoa:

ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE!

EMAKUMEA
Larunbatean Bilbon emakume bat bortxatu zutela salatu dute Bilgune Feministak eta Iduna neska taldeak. Bi talde horiek azaldu dutenez, Iturribide kantoiko eskaileretan gertatu zen bortxaketa, Zapikaleetatik Santutxurako bidean, arrunt gaizki argiztatutako leku batean. Bihar elkarretaratzea egingo dute, 19:30ean Santutxu auzoko Egunkaria plazan. Parte hartzeko deia egin dute: «Eraso sexista hori salatu eta emakumeak bizi dugun zapalkuntzaren aurrean lanean tinko jarraituko dugula adierazteko».
Gogora ekarri dute Iturribide kantoiko eskailera ingurua ez dagoela argiztatuta. «Behin eta berriz eskatu diogu Udalari ingurua argiztatzeko eta beharrezkoak diren neurriak jartzeko, azkenengoz azaroaren 25an, Indarkeria Sexistaren kontrako Egunean. Baina beste aldera begiratu du. Orain, gertatutakoaren aurrean, erantzukizunez jokatzeko eskatzen diogu».
Larunbateko kasuaz harago, bi elkarteek kezka agertu dute genero indarkeria kasu guztiekin. «Nazkatuta gaude, haserre eta mindurik. Egoera jasanezina bihurtzen ari da. Egunero gara bortxatuak, irainduak, jipoituak erasoak...». Egungo «sistema patriarkala» dago, haien ustez, genero indarkeria kasuen oinarrian. «Sistema horrek sexuen arteko botere harremanetan oinarritutako eredua dakar inposatuta. Eredu horrek indarkeria sexista erabiltzen du emakumeen zapalkuntza mantentzeko».
Haien ustez, erakundeek aipatu sistema sostengatzen dute. «Berdintasunean bizi garen diskurtso faltsua sinetsarazten digute, eta ez dituzte genero indarkeriaren kontrako politika erreal eta eraginkorrak bideratzen»
Sistema hori gainditzen ez den bitartean, genero indarkeriako kasuak ez direla amaituko iritzi diote Bilgune Feministak eta Idunak. Horregatik, sistema hori «errotik aldatu nahi dutenei» dei egin diete, besteak beste, elkarretaratzean parte hartzeko. «Ezin dugu horrelako erasoen aurrean gure burua babesik gabe utzi. Erasotzaileak gure auzo eta herrietatik kanpo uzteko, eta sozialki baztertzeko borrokatzen jarraituko dugu».

martes, 15 de abril de 2008

7 KATU eta ERRIBERA AURRERA!




ETXEBIZITZA GAZTEONTZAT!!


...zuk daukazu hitza!!

19:00etan JOLASAK Etxebarrietan
20:00etan KALEJIRA
20:30etan KONTZERTUAK 7 KATUn
-CADENZA
-LIZAKO LURE
-DJ

domingo, 13 de abril de 2008

APIRILAK 25 MOBILIZAZIO EGUNA



Apirilaren 25erako Mobilizazio Eguna deitu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak "Euskal Herriak Askatasuna behar du!" lelopean


Gu estatuek Euskal Herrian ezarri duten eskubide urraketen, askatasun demokratikoen zanpaketaren eta jazarpen bortitzaren lekukoak gara. Eta hau diogunean, gu bezala milaka euskal herritarrek bizi izan duten eta bizitzen ari diren egoeraz mintzatzen ari gara.Egoera gordin hau erakusten duten adibideen zerrenda amaigabea egin genezake. Gaixotasun larriarekin egon arren espetxe errejimen bortitzenean bizitzera behartua dagoen presoa, bizi osorako espetxe zigorra ezarri dioten presoa, isolamendurik gogorrenean bakarturik daukaten presoa, astero bisita labur bat egin ahal izateko milaka kilometro egin behar dituen senidea... Nazioarteko albisteetara jo beharrik ez dago bizi arteko zigorraren edo heriotza zigorraren inguruko berriak jasotzeko. Ongi baino hobeto ezagutzen dugu zigor moeta horiek duten esanahaia. Infernua ere ezagutu du hainbat euskal herritarrek. Torturatuak izan diren 7000 euskal herritarren testigantzak dira infernua zer den erakusten digutenak. Baina injustizia guzti hauek ez dira delitua, ez. Delitua injustizia horiek salatzea da, gure seme alabak babestea, presoen alde dirua biltzea, sakabanaketaren amaiera eskatzea, tortura salatzea... Kolektiborik jazartuenarekiko elkartasuna eta babesa da delitua demokrazia klase honetan. XXI. mendean, 734 preso politiko dauden herri honetan aldarrikapen demokratikoa eta egingarria da Amnistiaren aldarrikapena. Eta aldarrikapen hori doaz epaitzera, aldarrikapen horren aldeko lan politiko eta soziala. Errepresioaren aurkako jarrera doaz epaitzera, errepresioaren salaketa eta errepresioaren aurkako mobilizazio herritarra. Milaka pertsonek osatzen duten mugimendua da Amnistiaren Aldekoa, Euskal Herriaren luze zabalean adin guztietako herritarrez osaturikoa, kolore askotakoa. Gu guztiok epaitzera doaz, baina zenbat espetxe egiteko asmoa dute? Argi izan dezatela, herri honetan azken presoa etxean izan arte, amnistiaren aldeko mugimendua egongo dela. Herri eta auzoetan antolatua, eguneroko lan isilari lotua. Une hauetan, mobilizatzeko deia luzatu nahi dugu. Eraso guzti hauekin amaitzeko presio soziala antolatzea beharrezkoa da. Mobilizazioak eta protestak herri guztietara zabaldu behar ditugu, hori da epaiketa honi aurre egiteko biderik eraginkorrena. Zentzu honetan eremu guztien konpromisoa eskatzen dugu. Ikastetxeetan, udaletan, enpresetan, kalean... Amnistiaren alde, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren defentsan kalera ateratzeko deia egiten dugu. Norabide honetan antolatu ditugu Apirilaren 25ean mobilizazioak Euskal Herri osoan "Euskal Herriak Askatasuna behar du!" lemapean. Deia luzatzen diogu Euskal Herritarrei, apirilaren 25erako antolatu dugun mobilizazio egunean parte hartzeko.

viernes, 11 de abril de 2008

ZAZPI KATU AURRERA!


Bilboko Alde Zaharreko Gazte Asanbladaren oharra:

Gaur arratsaldean, APIRILAK 10, Bilbooko Alde Zaharreko gaztetxean istripu baten ondorioz, eztanda bat gertatu da, eta ondoren, sute txiki piztu da. Momentu horretan Gaztetxean zeudeen gazteek berehala sua itzali dute. Ondoren, auzokideekin hitz egin dute gertatutakoaren berri emateko. Hala ere, ordurako Bilboko polizia munipizalak etorri dira suhiltzaileekin hasiera bateko ikuskapena egiteko aitzakiaz. Geroago, Ertzaintza andana bertaratu da eta beti bezela, era oldakor batez Gaztetxearen inguruan geunden dozenaka gazte identifikatu eta indarrez gaztetxeko ingurutik urrunduarazi gaituzte. Era berean, gaztetxeko kide ba biharko deitu dute Bilboko epaitegian epaiketa azkar bat egiteko, inolako arrazoirik gabe.Ikusgarria izan da Ertzainek zabaldu duten dispositiboa, haientzako egokia zen testuingutu bat sortzeko eta gaztetxea kriminalizatzeko. Izan ere, nahiz eta gaztetxeko kideek gertatutako istripuaren berri eman, beraiek izugarrizko parafernalia erabiliaz leherketa kasuetarako unitate bereziak bertaratuz. Egoera honetaz guztiaz baliatuz gaztetxea goitik behera miatu eta atea prezintatu dute. Guzti honen aurrean gazteok auzoan dagoen 7 Katu Gaztetxe baten beharra aldarrikatzen jarraituko dugu; oraingoz, honako deialdi hauek deitzen ditugularik:



  • Ostirala 11:

    • Arratsaldeko 16:00etan Bilboko epaitegien aurrean elkarretaratzea epaituko duten gazteari babesa emateko.

    • Arratsaldeko 19:00etan mania Alde Zaharrean

  • Igandea 13:

    • Goizeko 12:00etan 7 Katu Gaztetxearen aurrean prentsaurrekoa eskainiko dugu

JARDUNALDI FEMINISTAK


APIRILAK 12, Larunbata

8:30- 9:30 Akreditazioa eta material banaketa
Ez ditugu ponentzia gzutein kopiak egingo karpetetan sartzeko. Kopia batzuk bai egongo dira baina ez guztientzako.

9:30-11:00 Jardunaldien aurkezpena.

11:00-11:15 Atsedenaldia

1go Ardatza: Emakumeok herrain eta munduan
11:15-13:15 Parte hartze sozio-politikoa eta estrategia feministen inguruko eztabaida
Lau ponentzien aurkezpena plenarioan:

  • Parte hartze politikoaren inguruko eztabaida (Bizkaiko Emakumeen Asanblada)
  • Mf eta parte hartze politikoa (Plazandreok)
  • Mugimendu feminista politika intsituzionalaren aurrean (Bilgune Feminista)
  • Retos del feminismo (Forum Maria de Maeztu)
Lau ponentzien aurkezpena entzun ondoren bost eztabaida talde egingo ditugu eta atera denaren inguruan hausnarketa egingo dugu. Bosta talde Hajek hizkuntzaren arabera banatuko ditugu, bi edo hiru euskaraz eta bi edo hiru gazteleraz.

13:15-14:30 Ponentzien eztabaidak eta tailerrak aldi berean.
Ponentzien eztabaidak:
  • EMAKUMEA ETA ELIKADURA
    EHNE
  • PREKARIETATEA eta LANALDIA
    Prekariateateari aurre eginez (Bilgune Feminista)
    Lanaldiari buruzko zenbait gogoeta genero ikuspuntutik (LAB)
  • EZ DA BERDINTASUNIK IZANGO ZERBITZU PUBLIKORIK GABE ETA ZAINTZA LANAK BANATU GABE. Politika feminista baterako zenbait ideia
    Mendekotasuna dutenak Laguntzeko Euskal Sistema Publiko baten aldeko Plataformako kidea
  • ¿POR QUÉ ES NECESARIO SEGUIR SIENDO FEMINISTA?
    (Emakume internazionalistak)
Tailerrak:
  • Emakumeon eskubide sozialen inguruko tailerra
    Argitan
  • Emakumeon borroka lan merkatuan
    ELA
  • Nortasun migratzaileak.Sentimenduen adierazpenetik genero nortasun berri batera doan elkartze bide bat.
    Munduko emakumeak
  • EZKERRAREN EGITASMOAN ESTRATEGIA FEMINISTAREN BEHARRA
    Ezker Abertzaleko Lan talde feminista

Eztabaidak eta tailerrak aldi berean izango dira. Entregatukjo dizuegun materialen artean zein gelatan egingo diren agertuko da.

14:30-15:45 Bazkaria
Aukera ezberdinak egongo dira bazkaltzeko; alde batetik fakultateko tabernan menua egongo da, bestalde munduko emakumeak plater ezberdinak preparatuko ditu eta azkenik Portuko gazte asanbladak bokatak egingo ditu. Gogoratu 15 euroetan ez dela bazkaria sarzten.


2. ARDATZA: EMAKUMEOK INDARKERI SXEXISTARI AURRE EGNEZ
15:45-19:00 Indarkeri sexistaren inguruko eztabaida:

15:45-16:45 Lau ponentzien aurkezpena plenarioak
  • Emakumeon kontrako indarkeria. Hausnarketarako ekarpen batzuk. (Las otras voces feministas)
  • Gure defentsaren ekinean (Bizkaiko emakumeen asanblada)
  • Indarkeri sexistari aurre eginez (Bilgune feminista)
  • Emakumeen kontrako indarkeriaren analisia (Lanbroa)


16:45-17:15 Atsedenaldia

17:15-19:00 Lau ponentzien aurkezpena entzun ondoren bost eztabaida talde egingo ditugu eta atera denaren inguruan hausnarketa egingo dugu. Bosta talde Hajek hizkuntzaren arabera banatuko ditugu, bi edo hiru euskaraz eta bi edo hiru gazteleraz.

15:45-17:15 Tailerrak
  • Autodefentsa
    Arabako emakume asanblada
  • Feminicidioa
    Mugarik gabe nafarroa
17:15-19 Tailerrak
  • Genero indarkeriaren aurrean babes integralerako Neurrien Legearen inguruko tailerra
    Bizkaiko emakume abokatuak
  • King Tailerra Medeak


20:00 Manifestazioa Bilbon, Plaza zirkularretik

22:00 Jaia Kukutzan (Rekalde Auzoan)

APIRILAK 13, Igandea

3. ARDATZA: EMAKUMEOK, GURE IDENTITATEAK ETA GURE GORPUTZ INTSUMITUAK
9:30-10:45 Prostitzuiaoren inguruko eztabaida :
Bi ponentzien aurkezpena eta eztabaida:

  • Andreen prostituzio antolatuaren analisia (Lanbroa)
  • Prostituzioaren inguruko burutazioak (mass medeak)
10:45-11:50 Ponentzia ezberdinen eztabaiada
Eztabaida bakoitza gela batean egingo da aldi berean
  • Emakume lesbianen ikusgaitasuna eta parte hartzea euskadin (Aldarte)
  • Aullidos de cuerpos insumisos(Medeak) / Roliing Rolak (Pripublikarrak)
  • Ziberfeminismo (Plazandreok)
  • NAZIO GATAZKA (Ponentzia-Tailerra)
    FEMINISTOK ZERBAIT EGITEN DUGU NAZIO GATAZKAREN AURREAN? Emakume internazionalistak
    FEMINISTEK GATAZKAK KONPONTZEN PARTE HARTU BEHAR DUTE (Plazandreok)


9:30-10:45 Tailerrak
  • Txinatar bolak egiteko tailerra
    Bricosexual
  • Hezkidetza gidaren inguruko tailerra
    Euskal Herriko Bilgune Feminista


10:45-11:50 Tailerrak
  • Hilerokoari buruzko tailerra
    Maria txucena
  • Euskal Herriko Bolgsfera feminista sortzeko tailerra
    Blogfeministak
11:50-12:15 Atsedenaldia

12:15-14:00 Ondorioak eta itxiera

15:00 Bazkaria Bilbon

www.jardunaldifeministak.org

martes, 8 de abril de 2008

DESARROLLISMOA EUSKAL HERRIAN

APIRILAK 10, Osteguna
"Itoiz hustu arte" bideoaren aurkezpena Julio Villanueva Solidarioaren eskutik
19:30etan



Apirilak 11, Ostirala
19:30etan

Abiadura Haundiko Trenaren eragina
Bilbon eta Euskal Herrian


AHT Gelditu! Elkarlana eta AHTren aurkako asanbladako kideekin

jueves, 3 de abril de 2008

JOSEAN ETXEBARRIETA XXXV.urteurrena

APIRILAK 3, JOSEAN ETXEBARRIETA GOGORATUZ

Jose Antonio Etxebarrieta (Bilbo, 1940-1973), Txabi Etxebarrietaren > anai zaharrena, 60. hamarkadako EGI eta ondoren ETAko militante historikoa izan zen. Elias Gallastegiren ideiekin trebaturik honen semearekin, Iker, zeukan harremana zela medio, aukera izan zuen Larrinagako kartzelan preso eman zituen hilabeteetan Gerra aurreko nazionalismoaren zenbait buruzagirekin mintzatzeko eta baita ere gerrila taktikari buruzko zenbait obra eta nazio askapenerako borrokari buruzko esperientziak ezagutzeko. 1963tik aurrera, bere aktibitatea moteltzen joan zen elbarritua utziko zuen gaitz batek jota. Garai honetan "Euskal Nazionalismoaren historia" idazten hasi zen, eta tarteka-marteka zeregin honetan ihardun zuen 1973ko Apirilaren 3an hil zen arte. Hiru urte lehenago M.Castells, Giselle Haimi, J.M. Bandres, F.Letamendia eta beste abokatu batzuekin batera, Burgosen epaituak izan ziren ETAko militanteen defentsa bikaina antolatu zuen. Hastapenetako Euskadi Ta Askatasunako ideologo garrantzitsua izanik, gaur eguneko Euskal Herrian bere pentsamoldea inoiz baino biziagoa dago.
Gaur bere heriotz egunaren 35. urteurrenean 1961ean "No podemos hablar de paz" lelopean Pariseko Euskal Etxean egindako hitzaldiko pasarte batzuk gogora ekarri nahi izan ditugu. Egun hartan erbestean zeuden garaiko Eusko Jaurlaritzako kideak entzuleen artean zeuden eta zuzen hitz egin zitzaien: "No podemos seguir divagando en un mundo de glorias pasadas; no podemos continuar pensando en estatutos, conferencias y alianzas con políticos españoles. No os engañéis ni os dejéis engañar por palabrerías, formas de libertad falsas, constituciones artículos o franquicias...".Bere aburuz, momentu hartako agintariek ez zuten euskaldunek behar zuten buruzagitza ordezkatzen "...algunos piensan de la nacionalidad como de una cosa que se puede negociar de la misma manera que se negocian las contribuciones o el derecho de una ruta comercial...No es suficiente decir creo si a la vez no podemos decir hago" eta legedi españolari jarrera intsumituarekin erantzutea proposatzen zien EAJ-PNVko gehiengoaz osatutako Gobernuko kideei "...¿De qué le serviría a Franco, o a cualquier otro gobernante español, el dictar leyes y dar órdenes si el pueblo vasco no las obedece?". 1961eko negu hartan oraindik ere esperantzarako atea zabalik mantentzen zuen Joseanek "Todavía es tiempo,todavía puede lograrse que el pueblo confíe en sus líderes. Pero esa confianza se la tienen que ganar ellos, esa confianza la tienen que merecer..." baina urteak joan ahala bere tesiak indartu egin dira zoritxarrez.
2008.urtean oraindik ere badira, gatazka luze honen erroetara joan beharrean kontratu eta paktuetan Herri hau saltzen jarraitzen duten euskaldunak. Urtean behin ikurrina astindu eta urte osoan piper potoa Udaletxeetako balkoietan jartzea onartu duten Legedi arrotza euskaldunen aurka erabiltzen duten jauntxo diruzaleak. Demokrazia ustel baten mozorroaren azpian herritarrei hitza eta erabakia ukatzen diotenak eta berriro ere Euskal Herriari iruzur egiten saiatuko direnak. Botere gosez bizi diren politikari faltsuak. Josean Etxebarrietaren moduko intelektualek egindako ekarpenek Herri honen askapen prozesuan oinarrizko zutabeak jartzen lagundu zuten eta utzi zigunetik 35 urte betetzen diren egunean gogoan izan nahi dugu,gure auzokidearen pentsamoldearen printza batzuen bitartez.
Eskerrik asko Josean! Garaipen egunerarte!
Bilboko Alde Zaharreko Amnistiaren Aldeko Mugimendua

Geurea ikurriña! MANIFESTAZIOA


Apirilaren 7an Ikurrinaren aldeko manifestazioa izango da Bilbon.Bilboko udaletxea espainiako bandera jartzeko epea amaitzen den egunean ikurrinaren aldeko manifestazioa deitu dute hainbat eragilek eta norbanakok Bilbon.Bai Euskal Herriarik manifestaziora joateko dei egin du.


NAZIO BAT GARELAKO GEUREA IKURRIÑA!

Eragile sozialak, sindikatuak, gazte mugimenduko taldeak, konpartsak, kutur taldeak, talde ekologistak, idazleak irakasleak, ikasleak, margolariak, abokatuak, arkitektoak, txupinerak, ...Apirilaren 7an MANIFESTAZIOAN KALERA ATERATZEKO DEIA LUZATU DUTE: GEUREA IKURRIÑA!


BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimena osatzen dugun gizon eta emakumeok inposaketaren aurka eta gure nortasun ikurren defentsan kalera ateratzeko dei egiten dizuegu.Herri mugimenduko sinatzaileak:

ABANTE konpartsa, AHAZTUAK, ALTXAPORRUE konpartsa, ANITZAK ekimena, ASKAPENA, ASKAPENA konpartsa, ASKATASUNA, BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimena, Bilboko Udaleko LABeko sail sindikala, BILGUNE FEMINISTA, BOM (Bilboko Okupazio Mugimendua), EGUZKI, EGUZKIZALEAK konpartsa, EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ (EHE), ELKARTZEN, ESAIT, ETXERAT, EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLA(EHBE), GITE-IPES, GURASOAK, HAU PITTU HAU konpartsa, HERRI NORTE taldea, IKASLE ABERTZALEAK (IA), KAIXO konpartsa, KAKITZAT, KASKAGORRI konpartsa, KOBETAMENDI konpartsa, LAB sindikatua, ONDALAN ERRALDOIEN konpartsa, PA YA konpartsa, SARE ANTIFAXISTA, SATORRAK konpartsa, SEGI, TXINBOTARRAK konpartsa, TXORI BARROTE kopartsa, norbanako sinatzaileak...


APIRILAK 7, Astelehena
19:30etan Plaza Eliptikoan


HIZKUNTZA ESKUBIDEEN EGUNA Atarrabian!

HIZKUNTZA ESKUBIDEEN EGUNA

apirilaren 6an, Atarrabian

martes, 1 de abril de 2008

AGUR eta OHORE EUSKO GUDARIA

ERREPRESIOA


PATXI LEGORRETA IHESLARI POLITIKOA HIL ZEN ATZO SARAN.


Legorretako herritar honek urte asko zeramatzan sorterritik kanpo, eta gaur goizean hil da bihotzekoak jota. Askatasunaohar batean bat egin du senide eta lagunen miñarekin.
Patxi Otaegi euskal iheslari politikoak urte asko zeramatzan bere sorterritik kanpo, eta azken arnasak ere bere sorterritik kanpo eman behar izan ditu. Azken aldian bere osasun egoerak okerrera egin zuen gaur hil den arte. Bere gorputza erraustu egingo dute asteazkenean Pau-en, eta bertara eraman aurretik omenaldi xume bat egingo zaio Donibane Lohitzunen.
Askatasunaren oharra:
Askatasunak bat egiten du une zail honetan bere ingurukoak jasaten ariko diren miñarekin. Nahiz eta heriotza modu naturalean etorri zaion, ezin dugu ahaztu iheslarien bizitzak berekin dakartzan zailatsunak noraiñokoak diren. Besteak beste, iheslariek inolako babes legalik ez izateak sarritan beharrezkoa duten osasun asistentzia jasotzea zailtzen du.
Euskal iheslari politikoek Euskal Herrian libre bizitzeko eskubidea dutela ozen aldarrikatzen dugu, eta azken denboretan euskal iheslari politikoen aurkako jazarpenarekin amaitzeko eskatzen dugu.