martes, 26 de febrero de 2008

EIHAR JAGOTEN PLATAFORMA

ERREPRESIOA
"Eihar jagoten" plataforma sortu da Alaitz Areitio preso politiko iurretarra eta
Igor Igartua alde zaharreko preso politikoaren semearen beharrizanei erantzuteko.
Kartzelan izan zuen haurra preso politikoak eta bai ospitalean eta bai gartzelan etxekoen bisitak izaten uzten diete soilik. Hori dela eta plataforma bat sortu dute Iurretan haurraren beharrizanei erantzuten laguntzeko.
Alaitz Areitio, preso politiko iurretarra, Fleuryko gartzelan aurkitzen da 2007ko ekainaren 7az geroztik, bere sorterritik 820 kilometrotara.Atxiloketa eman zen unean, lau asteko haurdun zegoen Alaitz, eta ordutik hona otsailaren 5ean Eihar Igartua Areitio haurra jaio da gartzelan. Azpimarratu beharra dago bai Alaitzek eta bai Igorrek, haurraren aita eta Alaitzekin batera espetxeratuak ere, atxilotu zituztenetik etxekoen bisitak besterik ezin izan dituztela eduki, horrenbeste maite ditugun senide eta lagunon bisitak guztiz debekatuz, eta baita, elkarrengandik metro eskasetara gartzelaratuak izan arren, beraien arteko bisitak galaraziz ere.Haurra izateko unean, Alaitz bakarrik aurkitu da hospitalean, bertan bisitarik jasotzeko aukerarik izan gabe, eta konfiantzazko inoren laguntasunik jaso gabe.

Egoera hau ikusita, Eihar, haur jaioberriaren beharrizanei erantzuteko laguntza taldea sortzen ari gara Iurretako herrian. Zeregin nagusitzat, gurasoak gartzelan dituenez, Eiharren eskubide politiko eta moral guztiak errespetatuak izan daitezen lan egitea dugu, bere zaintza, gaixoaldi, eta orohar suerta daitezkeen arazo guztiei erantzun egoki bat eman ahal izateko.Euskal preso politiko batek estatu frantsesean haur bat izaten duen kasu bakarrenetarikoa da esku artean daukaguna, eta honek informazioa eskuratzea eta gure lana behar bezala burutzea zailtzen duen arren, gogor egingo dugu lan jaio berri den euskal herritar txiki honek ahalik eta bizimodu duinena izan dezan.Eihar jagoten plataformak, beste hainbat ekintzaren artean, otsailak 16rako egitarau bat zehaztu du bizkaiko bertsolarien eta iurretako gazte asanbladaren laguntzaz:Otsailaren 16 ean, larunbata, goizeko 10:00etan mendi martxa bat habiatuko da Iurretako Goiuria ikastolatik, eta arratsaldeko 19:00etan herriko eskoletan bertso saioa izango da:
-Unai Iturriaga
-Igor Elorza
-Iratxe Ibarra
-Onintza Enbeita
-Etxaun Lekue
-Xabi Paia
-Gai jartzaile: Maite Berriozabal



Euskal Herriak horren garai gogorrak bizi dituen une honetan, sortu berri diren kimu errugabeak jagotea gure betebeharra da, lan nekez eta borroka luzeen buruan, behingoz euskal herritarron hitza eta erabakia errespetatuak izan daitezen. Ildo horretan etorkizuneko herkideek, guk orain bezala, paper garrantzitsua jokatuko dute.Beraz, dei argi bat luzatu nahi diegu hemendik Eiharren, eta bere egoera berean aurkitzen diren gainerako haurren, oinarrizko eskibideen alde laguntzeko prest dauden gizabanako eta kolektibo guztiei, otsailaren 16an, eta ondoren ere burutuko diren ekintzetan parte hartzeko, eta pausoz pauso Euskal Herriari etorkizun bat bermatzeko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario