Sei gazte atxilotu dituzte Gasteizen kale erasoekin zerikusia izatea egotzita
Espainiako Poliziak egin du sarekada, Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epailearen aginduz. Beste biren bila joan dira, baina ez dituzte etxean aurkitu. Hainbat miaketa egin dituzte.
Sei gazte atxilotu ditu bart goizaldean Espainiako Poliziak Gasteizen, kale erasoekin zerikusia izatea egotzita. Askatasunak jakinarazi duenez, guztira zortzi gazteren bila joan da Polizia, baina bi ez dituzte etxean aurkitu. Askatasunak izen hauek eman ditu:

- Bergoi Madernaz
- Aitor Juarez
- Asaitz Garcia
- Ganeko Urzelai
- Jon Ligerzana
- Ander Garai
21 eta 25 urte artean dituzte.Lagun horiek atxilotzeaz gain, guztien etxeak miatu dituzte, eta baita Olarizu auzoko elkarte bat eta Aiztogileen kaleko Irauli taberna ere. Operazio hau estatuen ezker abertzalearen aurkako gerra estrategian kokatu beharra dago. Berriro ere, konponbide demokratiko baten aldeko proposamenaren aurrean, errepresioa besterik ez diote eskaintzen Herri honi. Gogor erantzuteko garaia da!
ERREPRESIOA EZ DA BIDEA!
HAU EZ DA DEMOKRAZIA!
No hay comentarios:
Publicar un comentario