Askapenak udan burutuko diren brigadak aurkeztuko ditu datorren ostegunean Alde Zaharreko Errondabide kultur elkartean. Gara-ko kazetaria den Martxelo Díazek “Mundu arabiarra, iraultza gosez” hitzaldia eskainiko du arratsaldeko 7:30etatik aurrera.
Brigadak, joanetorriko elkartasuna lantzeko internazionalismoaren bitarteko garrantzitsuenetakoa dira. Euskal Herriaren egoera munduan zabaltzeaz gain beste herri batzuetan ematen diren esperientziak ezagutzea eta jendarteratzea dute xede. Aurten brigadak berrikuntza nabarmena edukiko dute, izan ere, herri mugimendu ezberdinekin batera ikasitakoa praktikara eramaten saiatuko baitira.

No hay comentarios:
Publicar un comentario