2011/03/01 by Branka
Ehunka lagunek parte hartu dute gaur iluntzean Errekalden eta Alde Zaharrean izandako manifestazioetan. Manifestariak kezu agertu dira inkomunikatuta dauden Iñigo Zapirarin, Beatriz Etxebarria, Lorena López eta Daniel Pastor atxilotuen egoerataz. Tortura arriskuan daudela salatu dute. Grande-Marlaskak atxilotuen abokatuek tratu txarrak sahiesteko jarritako habeas-corpusak ezeztatu ditu. Datozen egunetarako mobilizazioak iragarri dituzte.
Ehunka herritarrek parte hartu dute iluntzean Errekalden eta Alde Zaharrean Guardia Zibilak goizaldean atxilotutako Iñigo Zapirain, Beatriz Etxebarria, Lorena López eta Daniel Pastoren askatasuna aldarrikatzeko.
«Konponbideak elkarrizketatua eta politikoa izan behar du», eskatu dute manifestariek. Baina prozesua «bururaino» eraman ahal izateko errepresioa geratu behar dela ohartarazi du, eta salatu dute PSOE ez dagoela bide horretan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario