Eskubide Zibil eta Politikoen Mugimenduak martxoaren 12rako Euskal Herriko hiriburu guztietako epaitegien aurrean eserialdiak egiteko deialdia luzatu du, Bizkaikoa arratsaldeko 6:30etan Albiako Lorategietan izango delarik. Leloak "Atxiloketa gehiago ez", "Torturarik ez", "Legeztapena" izango dira.
Beste aldetik Aralar, Alternatiba, Eusko Alkartasuna, LAB, EHNE, HIRU, STEE-EILAS, Amnistiaren Aldeko Mugimendua eta Ezker Abertzaleak, beste eragile sozial batzuekin batera iraunkorki Estatuari erantzuteko hitzarmena sortu dute Egoera politiko berri honetan ez dugu torturarik ez atxiloketarik onartzen. Beraz, eragile guzti hauek datorren astelehenean, arratsaldeko 7:30etan, Eliptikoan elarretaratze batera deialdia luzatzen dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario