sábado, 5 de marzo de 2011

Ehunka pertsona manifestatu da torturaren kontra

2011/03/05 by Branka

Ehunka lagunek parte hartu dute atzo iluntzean Bilbon izandako manifestazioetan. Manifestariak kezu agertu dira inkomunikatuta dauden Iñigo Zapirarin, Beatriz Etxebarria, Lorena López eta Daniel Pastor atxilotuen egoerataz. Tortura arriskuan daudela salatu dute. Grande-Marlaskak espetxera bidali du inkomunikazioan bi alditan ospitalera eraman duten Daniel Pastor.

Ehunka herritarrek parte hartu dute iluntzean Errekalden eta Alde Zaharrean Guardia Zibilak goizaldean atxilotutako Iñigo Zapirain, Beatriz Etxebarria, Lorena López eta Daniel Pastoren askatasuna aldarrikatzeko.

«Konponbideak elkarrizketatua eta politikoa izan behar du», eskatu dute manifestariek. Baina prozesua «bururaino» eraman ahal izateko errepresioa geratu behar dela ohartarazi du, eta salatu dute PSOE ez dagoela bide horretan.

Manifestaziaren bukaeran bozeramaile batek adierazi duenez, “oinarrizko eskubideak urratu” zaizkie lau atxilotuei inkomunikatuta dituztelako. Euskal Herriak “sufrimenduaren zirkulutik” atera behar duela aldarrikatu dute, eta horren harira, azken aldian “bakearen eta demokraziaren bidean oso pauso positiboak” eman direla uste dute. Atxiloketa hauekin hori “oztopatu” nahi izan dela salatu dute. Hone harira, bide politiko eta demokratikoen aldeko hautua egin dezan exijitu diote PSOEri.


No hay comentarios:

Publicar un comentario