martes, 1 de marzo de 2011

Guardia Zibilak lau bilbotar atxilotu ditu gaur goizaldean

Gaur goizean Bilbon 3 atxiloketa eta Galdakaon atxiloketa bat eman dira. Atxilotuak Iñigo Zapirain, Beatriz Etxebarria, Lorena López eta Daniel Pastor dira. Inkomunikazioan torturatuko dituztelaren beldur dira senide, lagun eta giza eskubideen aldeko taldeak, aurreko kasuetan gertatu den bezala. Arratsalderako errepresioa salatzeko manifestaldiak deitu dituzte atxilotuen auzoetan 20:00etarako: Errekalden (Josuren monolitoan) eta Alde Zaharrean (Santiago plazan).

13:55- Atxilotutako bat Errekaldera eraman dutela jakinazi digute.
16:45- Daniel Pastor Errekaldetik eraman dute. Gurasoen etxea erregistratu dute eta agian bere kotxea ere. Guardia Zibilaren 10 patrol baino gehiagok parte hartu du operazioan eta auzokide asko hurbildu dira atxilotuari animoak ematera.

[askatu.org] Lau bilbotarrak inkomunikaturik aurkitzen dira
[GARA] Los detenidos en Bizkaia se encuentran incomunicados


Atxilotuak:

  • Beatriz Etxebarria (Alde Zaharra)
  • Iñigo Zapirain (Alde Zaharra)
  • Lorena López (Errekalde)
  • Daniel Pastor (Errekalde)

Erregistroak:

  • Aperribain (Galdakaoko auzoa)
  • Errekaldeko plazan
  • Fika kalean (Behean, Alde Zaharrean)
  • Ollerieta Behekoa kalean
  • Iturrribiden

Agentzietan ETAren aurkako operazio moduan aurkeztu dute, nahiz eta erakunde armatua urte bat inguru eraman ekintza armaturik egin gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario