lunes, 28 de marzo de 2011
domingo, 27 de marzo de 2011
miércoles, 23 de marzo de 2011
Udako brigadak aurkeztuko ditu Askapenak ostegunean Errondabiden
Brigadak, joanetorriko elkartasuna lantzeko internazionalismoaren bitarteko garrantzitsuenetakoa dira. Euskal Herriaren egoera munduan zabaltzeaz gain beste herri batzuetan ematen diren esperientziak ezagutzea eta jendarteratzea dute xede. Aurten brigadak berrikuntza nabarmena edukiko dute, izan ere, herri mugimendu ezberdinekin batera ikasitakoa praktikara eramaten saiatuko baitira.
lunes, 14 de marzo de 2011
EUSKARAZ BIZI EGUN TXIKIA ALDE ZAHARREAN
Martxoak 17 osteguna, 7 Katu gaztetxean!
21:15etan: ekitaldia
Ondoren: Josu Bergara Kantautorea
Irakurri hemen "Sasi Guztien gainetik, euskaldun eta burujabe!" manifestua
---www.7katugaztetxea.com---
viernes, 11 de marzo de 2011
Eskubide zibil eta politikoak
Bilboko Herri Programa: zirriborroa
Dakizun bezala, azken hilabeteetan Bilboko Herri Programa lantzen ari gara. Orain arte egindako lanari ekarpena egite aldera, larunbat honetan hitzordu berri bat dugu. Goizeko 9:30etan haisko da bilera eta ondoren, 1:30etan ekitaldi bat eta luntxa ere egongo da.
Atxikita bidaltzen dizuegu orain artekoarekin egin den zirriboroa eta baita gonbidapena ere.
"Zure ahotsa, gure hitza"
martxoak 12
9:90etan, La Bolsan
Otro Bilbao es posible y necesario.Si quieres leer el borrador del Herri Programa de Bilbo, pincha aquí
sábado, 5 de marzo de 2011
Ehunka pertsona manifestatu da torturaren kontra
Ehunka lagunek parte hartu dute atzo iluntzean Bilbon izandako manifestazioetan. Manifestariak kezu agertu dira inkomunikatuta dauden Iñigo Zapirarin, Beatriz Etxebarria, Lorena López eta Daniel Pastor atxilotuen egoerataz. Tortura arriskuan daudela salatu dute. Grande-Marlaskak espetxera bidali du inkomunikazioan bi alditan ospitalera eraman duten Daniel Pastor.
Ehunka herritarrek parte hartu dute iluntzean Errekalden eta Alde Zaharrean Guardia Zibilak goizaldean atxilotutako Iñigo Zapirain, Beatriz Etxebarria, Lorena López eta Daniel Pastoren askatasuna aldarrikatzeko.
«Konponbideak elkarrizketatua eta politikoa izan behar du», eskatu dute manifestariek. Baina prozesua «bururaino» eraman ahal izateko errepresioa geratu behar dela ohartarazi du, eta salatu dute PSOE ez dagoela bide horretan.
Manifestaziaren bukaeran bozeramaile batek adierazi duenez, “oinarrizko eskubideak urratu” zaizkie lau atxilotuei inkomunikatuta dituztelako. Euskal Herriak “sufrimenduaren zirkulutik” atera behar duela aldarrikatu dute, eta horren harira, azken aldian “bakearen eta demokraziaren bidean oso pauso positiboak” eman direla uste dute. Atxiloketa hauekin hori “oztopatu” nahi izan dela salatu dute. Hone harira, bide politiko eta demokratikoen aldeko hautua egin dezan exijitu diote PSOEri.
viernes, 4 de marzo de 2011
Elkartasuna ez da delitua!
martes, 1 de marzo de 2011
Errepresioa bidea ez dela salatu dute ehunka lagunek Alde Zaharrean eta Errekalden
2011/03/01 by Branka
Ehunka lagunek parte hartu dute gaur iluntzean Errekalden eta Alde Zaharrean izandako manifestazioetan. Manifestariak kezu agertu dira inkomunikatuta dauden Iñigo Zapirarin, Beatriz Etxebarria, Lorena López eta Daniel Pastor atxilotuen egoerataz. Tortura arriskuan daudela salatu dute. Grande-Marlaskak atxilotuen abokatuek tratu txarrak sahiesteko jarritako habeas-corpusak ezeztatu ditu. Datozen egunetarako mobilizazioak iragarri dituzte.
Ehunka herritarrek parte hartu dute iluntzean Errekalden eta Alde Zaharrean Guardia Zibilak goizaldean atxilotutako Iñigo Zapirain, Beatriz Etxebarria, Lorena López eta Daniel Pastoren askatasuna aldarrikatzeko.
«Konponbideak elkarrizketatua eta politikoa izan behar du», eskatu dute manifestariek. Baina prozesua «bururaino» eraman ahal izateko errepresioa geratu behar dela ohartarazi du, eta salatu dute PSOE ez dagoela bide horretan.
Guardia Zibilak lau bilbotar atxilotu ditu gaur goizaldean
2011/03/01 by Branka
Gaur goizean Bilbon 3 atxiloketa eta Galdakaon atxiloketa bat eman dira. Atxilotuak Iñigo Zapirain, Beatriz Etxebarria, Lorena López eta Daniel Pastor dira. Inkomunikazioan torturatuko dituztelaren beldur dira senide, lagun eta giza eskubideen aldeko taldeak, aurreko kasuetan gertatu den bezala. Arratsalderako errepresioa salatzeko manifestaldiak deitu dituzte atxilotuen auzoetan 20:00etarako: Errekalden (Josuren monolitoan) eta Alde Zaharrean (Santiago plazan).
13:55- Atxilotutako bat Errekaldera eraman dutela jakinazi digute.
16:45- Daniel Pastor Errekaldetik eraman dute. Gurasoen etxea erregistratu dute eta agian bere kotxea ere. Guardia Zibilaren 10 patrol baino gehiagok parte hartu du operazioan eta auzokide asko hurbildu dira atxilotuari animoak ematera.
[askatu.org] Lau bilbotarrak inkomunikaturik aurkitzen dira
[GARA] Los detenidos en Bizkaia se encuentran incomunicados
Atxilotuak:
- Beatriz Etxebarria (Alde Zaharra)
- Iñigo Zapirain (Alde Zaharra)
- Lorena López (Errekalde)
- Daniel Pastor (Errekalde)
Erregistroak:
- Aperribain (Galdakaoko auzoa)
- Errekaldeko plazan
- Fika kalean (Behean, Alde Zaharrean)
- Ollerieta Behekoa kalean
- Iturrribiden
Agentzietan ETAren aurkako operazio moduan aurkeztu dute, nahiz eta erakunde armatua urte bat inguru eraman ekintza armaturik egin gabe.
XXI. mendeko sozialismoa. Munduko ereduak
SOZIALISMOA XXI. MENDEAN?
Herrien historian beti agertu izan da xede moduan justizian eta elkartasunean oinarritutako jendarte bat erdiestea. Xede hori XIX. mendean “sozialismo utopikoa” deitu zuten eta XX. mendean “sozialismo erreala”. Orain, XXI. mendean, sozialismoa birsortzeko beharra dugu, antzinako kontraesanak gaindituz...
¿SOCIALISMO SIGLO XXI?
Siempre en la historia de la humanidad, ha existido la aspiración de llegar a una sociedad justa y solidaria, que en el S.XIX se definió como “Socialismo utópico”, que en el S.XX dio paso a lo que se definió como “el socialismo real” y que en S.XXI se aspira a reinventar y superar sus contradicciones...