
Patronala gertakari lazgarri honen errudun eta erantzulea bada ere, ezin dugu ahaztu administrazio publikoek ez entzunarena egiten dutela langileen eskubideak bermatu behar direnean. Zertarako balio dute euren berba potoloak, plan estrategikoak, txoke planak, ... Dagoeneko berba hutsalek ez dute ezertarako ere balio; egin beharrekoa benetako neurriak hartzea da prebentzioa egia bihur dadin enpresetan eta ez dadin geratu paperetan soilik, enpresariek euren betebeharrak gauza ditzaten. Horrexegatik, LAB sindikatuak lanean jarraituko du patronal zekenaren arduragabekeriari aurre egiteko prest daudenekin, langileak eurak izan daitezen sarraski honen aurka kalera ateratzen direnak. Bestalde, lanean jarraituko dugu, arazo hau ez dadin enpresetakoa bakarrik izan eta Euskal Herriko herri, auzo eta kaleetan ere arazo sozial honi jendarteak berak erantzun diezaion.
Sarraskiarekin bukatzeko bide bakarra, mobilizazio eta borroka da; eta gogorra izango den arren gure osasunak eta biziak merezi dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario