Biztanleria Aktiboaren Inkestak dionaren arabera, urteko bigarren hiruhilekoan 12.600 lanpostu sortu ziren oro har, Hego Euskal Herrian. Horrek esan nahi du aurreko hiruhilekoko datuekin alderatuta okupazioa %1 igo dela. Hala ere, Nafarroan enplegua daukan pertsona kopurua oso gutxi igo da, %0,2 bakarrik.

Era berean, Hegoaldean aurtengo bigarren hiruhilekoan langabeziak behera egin du %1,5 eta aurreko hiruhilekoan baino 1.200 pertsona gutxiago daude langabezian. Baina urteko lehenengo sei hilabeteetan 3000 pertsona gehiago dira langabezian daudenak. Beraz, urte amaierako datuekin erkatuz gero, langabezi tasa %4,1 igo da.
Lan merkatuari buruzko irakurketa triunfalistarik, ordea, ezin daiteke egin. Egin beharrekoa, aldiz, klima ekonomikoaren kaskartzeak izan ditzazkeen ondorioak arretaz zaintzea da; izan ere hazkunde ekonomikoaren erritmoa murrizteak ondorio kaltegarriak izan baititzake enpleguarengan.
Testuinguru honetan, Europako Banku Zentralak interes-tasak igoz bultzatutako diru-politika gogortzeak etxeko ekonomiak estutuz eta enpresen inbertsio produktiboa oztopatuz egoera okertzen ari dira.
Azken batez, prekarietatea, aldi baterakotasun tasa altuak eta ezbehar-tasa ikaragarriak nagusi diren laneko panorama iluntzera dator honezkero aurreikusi daitekeen langabeziaren igoera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario