jueves, 31 de julio de 2008

2008ko bigarren hiruhilekoko Biztanleria Aktiboaren Inkesta (Hego Euskal Herria)

Nahiz eta, hazteko erritmoa mantsotu euskal ekonomiak enplegua sortzen jarraitzen du.

Biztanleria Aktiboaren Inkestak dionaren arabera, urteko bigarren hiruhilekoan 12.600 lanpostu sortu ziren oro har, Hego Euskal Herrian. Horrek esan nahi du aurreko hiruhilekoko datuekin alderatuta okupazioa %1 igo dela. Hala ere, Nafarroan enplegua daukan pertsona kopurua oso gutxi igo da, %0,2 bakarrik.

Hazkundea eskastzat jo daitekeen arren, kontuan izanda euskal ekonomia pairatzen ari den etengabeko dezelerazioa datua garrantzitsua dela esan dezakegu. Dena dela, argi dago Euskal Herriko ekonomia eta enpleguaren garapenak inguruko herrialdeetakoek baino hobe egiten diola aurre mundu mailan gertatzen ari den ralentizazio eta egoera nahasiaren ondorioei.

Era berean, Hegoaldean aurtengo bigarren hiruhilekoan langabeziak behera egin du %1,5 eta aurreko hiruhilekoan baino 1.200 pertsona gutxiago daude langabezian. Baina urteko lehenengo sei hilabeteetan 3000 pertsona gehiago dira langabezian daudenak. Beraz, urte amaierako datuekin erkatuz gero, langabezi tasa %4,1 igo da.

Lan merkatuari buruzko irakurketa triunfalistarik, ordea, ezin daiteke egin. Egin beharrekoa, aldiz, klima ekonomikoaren kaskartzeak izan ditzazkeen ondorioak arretaz zaintzea da; izan ere hazkunde ekonomikoaren erritmoa murrizteak ondorio kaltegarriak izan baititzake enpleguarengan.

Testuinguru honetan, Europako Banku Zentralak interes-tasak igoz bultzatutako diru-politika gogortzeak etxeko ekonomiak estutuz eta enpresen inbertsio produktiboa oztopatuz egoera okertzen ari dira.

Azken batez, prekarietatea, aldi baterakotasun tasa altuak eta ezbehar-tasa ikaragarriak nagusi diren laneko panorama iluntzera dator honezkero aurreikusi daitekeen langabeziaren igoera.

ANIMA ZAITEZ!

BADATOR ASTE NAGUSIA TA URTERO LEGEZ AUZOKO TXANDA BETE BEHAR DUGU TXORI BARROTEKO TXOSNAN! AURTEN ABUZTUAK 23, LARUNBATEAN TOKATU ZAIGU:

08:00-14:00 4 LAGUN
14:00-20:00 4 LAGUN
20:00-02:00 20 LAGUN
02:00-08:00 25 LAGUN

APUNTATZEKO ERRONDABIDETIK PASAU!

ABUZTUAK 1, OSTIRALA... MOBILIZAZIOA!!



19:30etan PSOEren EGOITZA AURREAN (Almda. Recalde)

ABUZTUAK 2, ERREPIDEETARA!


Salbuespen egoeraren aurrean mobilizazioak deitu dituzte datorren larunbaterako

AAM-ko mugimenduak mobilizazioak deitu ditu datorren larunbaterako, irteera operazioa dela eta euskal herrian bizi dugun salbuespen egoera lau haizetara zabaldu eta protesta egiteko.

Donostian egindako agerraldian euskal herrian bizi dugun salbuespen goera irudikatzen duten hainbat pertsonak parte hartu dute, urte luzez espetxean eta gaixotasun larri eta sendaezinekin aurkitzen diren preso politikoen senitartekoak, espetxera bidean istripuak izan dituzten pertsonak, legez kanporaturiko alderdietako hautetsiak, tortura jasandakoak eta markroepaiketetan epaituak.

11:30etan BASAURI-ARRIGORRIAGA

lunes, 28 de julio de 2008

Asteburuan Bilbon genero indarkeriagatik lau atxilotu

Atxiloketa guztiak haien bikotekideak edo bikotekide ohiak erasotzeagatik eman ziren Santutxun, Zazpi Kaleetan eta San Frantziskon.

Udalak jakinarazi duenez, lehenbiziko atxiloketa ostiralean gertatu zen iluntzeko 23.00ak inguru Santutxu kalean. Dirudienez, gizonezkoak 49 urteko bere bikotekidea jo eta behatz batean zauri bat eragin zion.

Bestalde, larunbatean, Ertzaintzak 21 urteko gazte bat atxilotu zuen Cantalojas kalean, eztabaida bat izan ostean neskalagunari eraso ziolakoan.

Beste bi atxiloketak atzo gertatu ziren Belostikale eta Fika kaleetan. Lehenbizikoan gizonezko batek bikotekidea joko zuela mehatxu egin zion. Bestea, gaueko 23.00ean gertatu zen. Gizonezko batek emakumea bultzatu eta mahai baten aurka jo ostean buruan kolpea jaso zuen.

ERASO SEXISTARIK EZ!

PARA NOSOTROS SIEMPRE ES 26! UZTAILAK 26 KUBAKO IRAULTZAREN 50. URTEURRENA

UZTAILAK 27, DENOK HONDARTZETARA!


EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA,ESKUBIDE GUZTIEN JABE!

miércoles, 23 de julio de 2008

ANABEL, MAIALEN eta besteak ASKATU


Bilbon berriz 3 pertsona atxilotu dituzte. Maialen Zuazo Aurrekoetxea eta Ana Belen Prieto Furundarena bilbotarrak eta Arkaitz Goikoetxea dira atxilotuak. Bilboko etxebizitza batetik atera dituzte araketa amaituta.

Hainbat agentzien arabera beste operazioa Baltasar Garzon epailearen aginduz burutu da.
GUARDIA ZIBILAREN SAREKADA BIZKAIAN

Guardia Zibilak gutxienez 9 pertsona atxilotu ditu gaur gauean.

Elorrion Gaizka Jareño Ugarriza eta Adur Aristegi Aragon atxilotu dituzte. Algortan Iñigo Gutierrez eta Mikel Saratxo atxilotu dituzte eta Galizian Aitor Kotano Sinde (Algortarra). Fuengirolan berriz Elorrioko Libe Agirre Mazaga atxilotu dute.

Guardia Zibilak miaketak egin ditu goizean zehar Bilbo, Elorrio eta Algortako hainbat etxebizitzetan. Momentu hauetan Mazustegi kaleko garaje bat miatzen ari dira.

Askatasunaren oharra


Atxiloketa hauekin, espainiar gobernuak errepresio basatienaren alde egiten duen apustuaren beste adibide bat iritsi zaigu gaurkoan. Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoaren aurrean bide polizialetan itsutua jarraitzen du PSOE-ren gobernuak. Salbuespeneko edozein neurri hartzeko prest dago euskal herriaren independentzia ekiditeko bidean. Azken 30 urteetan gatazka politikoaren ondorioz 35.000tik gora pertsona atxilotu dituztela gogorarazi nahi dugu. Ez al dira konturatzen ez duela ezertarako balio izan? Gatazka gordinenaren aldeko apustua egiten dutela salatu behar dugu, herritarron eskubide demokratikoak behin eta berriro zanpatuz.


Hori ikusita gure kezka agertu nahi dugu atxilotutako pertsonak momentu hauetan Guardia Zibilaren eskutan torturatuak izateko duten arrisku larriarengatik.

Gogor salatu nahi dugu baita ere, komunikabide gehientsuenak atxiloketa hauen aurrean erakusten ari diren jarrera. Gobernuaren estrategia errepresiboarekin bat eginda ari dira, atxilotutako herritarrak medioetan zuzenean epaitu eta beraien aurkako lintxamendu larria burutuz. Komunikabideei arduraz jokatu eta informazio objetiboa eman dezaten exijitzen diegu.


Azkenik dei bat luzatzen diegu euskal herriatarrei atxiloketa hauen aurrean egingo diren mobilizazioetan parte hartu dezaten.


Atxilotuak askatu! Aski da!

viernes, 18 de julio de 2008

ALDE HEMENDIK, UTZI PAKEAN!

Sarraski hau gelditu behar dugu!

LAB sindikatuaren ustez, egoera jasanezina da hiru egunetan lau langile hil baitira; euren etxeetara berriz sekula itzuliko ez diren 4 pertsona. Euren delitu bakarra bizi ahal izateko lan egitea izan da eta azkenean horrexek kendu die bizia. Lan istripu guztietan errepikatzen dira zergaiti estruktural berberak: azpikontratazioa, migrazioa eta lanaldi luzeak, hitz batean PREKARIETATEA. Argi dago prekarietateak hil egiten duela eta behin eta berriz errepikatuko dugun arren, bada ekintzetara pasatzeko ordua. Horregatik, LAB sindikatuak bere esku dagoen guztia egingo du ez dadin lan istripu bat bera ere salatu gabe geratu eta lan eta bizi baldintza hobeen alde egiten jarraituko dugu osasuna eta bizia eskubidea izan daitezen.

Patronala gertakari lazgarri honen errudun eta erantzulea bada ere, ezin dugu ahaztu administrazio publikoek ez entzunarena egiten dutela langileen eskubideak bermatu behar direnean. Zertarako balio dute euren berba potoloak, plan estrategikoak, txoke planak, ... Dagoeneko berba hutsalek ez dute ezertarako ere balio; egin beharrekoa benetako neurriak hartzea da prebentzioa egia bihur dadin enpresetan eta ez dadin geratu paperetan soilik, enpresariek euren betebeharrak gauza ditzaten. Horrexegatik, LAB sindikatuak lanean jarraituko du patronal zekenaren arduragabekeriari aurre egiteko prest daudenekin, langileak eurak izan daitezen sarraski honen aurka kalera ateratzen direnak. Bestalde, lanean jarraituko dugu, arazo hau ez dadin enpresetakoa bakarrik izan eta Euskal Herriko herri, auzo eta kaleetan ere arazo sozial honi jendarteak berak erantzun diezaion.

Sarraskiarekin bukatzeko bide bakarra, mobilizazio eta borroka da; eta gogorra izango den arren gure osasunak eta biziak merezi dute.

jueves, 17 de julio de 2008

UZTAILAK 19, KONPARTSEN EGUNA



LARUNBATEAN DENOK AREATZARA!

Coca Cola-ren aurkako nazioarteko eguna den uztailaren 22an konzentrazioa burutuko da


Bost urte betetzen ditu Coca Cola ez kontsumitzeko nazioarteko kanpaina hasi zenetik. Coca Cola besteak beste, ur erreserbak eta nekazarien lurrak lehortzeaz, 2004ko Estatu Batuetako hauteskundeetan Bush-en hauteskundeen finantziatzaile nagusia izateaz, kultur zapalkuntzak eragiteaz, Palestinaren genozidioaren erantzule diren indar sionisten finantziatzaile, azpikontratazioan errege, lan baldintza oso gogorrak ezartzeaz eta langileak hiltzeaz akusaturik dago.Horrela,Kolonbiako sindikalistak bultzaturik uztailaren 22an ospatzen da munduan zehar Coca Cola-ren aurkako eguna.

Konzentrazioa: Uztailak 22 19:30etan Galdakaoko Coca Cola lantegian

IÑAKI DE JUANA GOSE GREBA MUGAGABEAN!

Askatasunak jakinarazi duen moduan Iñaki De Juana euskal preso politikoak gose greba mugagabeari ekin dio bere familiaren eta beraren kontra martxan den intoxikazio kanpaina salatzeko helburuaz. Era berean PSOEk egun dauden 750 euskal presoen aurka praktikatzen duen salbuespeneko politika salatu nahi du. Askatasunak presoen eskubideak babestu eta elkartasuna zabaltzeko deia luzatu du.

AUDIENTZIA NAZIONALARI STOP! ASIER ASKATU!




UZTAILAK 17, OSTEGUNA 19:30etan ETXEBARRIETA ANAIEN PLAZAN

viernes, 11 de julio de 2008

1978ko San Ferminak GERMAN GOGOAN!

AAMk ekitaldia antolatu du Zornotzan larunbat honetarako

Gatzak 28 urte espetxean beteko dituela eta antolatu dute ekitaldia. Gatza eta gainontzeko euskal preso politikoek pairatzen duten espetxe politika salatu eta gaixotasun larriak dituzten presoen eta kondena betea dutenen askatasuna galdegingo dute bertatik.

Uztailaren 12an 18:00etan Udaletxe plazan burutuko den ekitaldian parte hartzeko deia burutu du AAMak Zornotzatik:

Joxe Mari Sagardui, Gatza, euskal preso politiko Zornotzarrak 28 urte daramatza espetxean. Europa osoan espetxean urte gehien daramatzan preso politikoa izatearen errekor ankerra ezarri diote.

Nola ulertu daiteke Gatza horrenbeste urte espetxean mantentzea? Nola ulertu Zornotzatik 800 kmtara dispertsatuta izatea? Zelan ulertu espetxealdiaren 28 urteak 1.graduko faserik gogorrenean izatea? Nola ulertu eguneko 20-22 ordu zelda barruan izatea? Nola ulertu kirola, ikasketak eta bestelako aktibitateetan parte hartzeko debekua edukitzea?

Modu bakarrean ulertu dezakegu. Gatza euskal preso politiko bat da. Frantziar zein espainiar estatuek espetxe politika oso bat darabilte presoak suntsitu eta makurrarazteko asmoz. Presoak eta beraien senitartekoak muturreko egoeretan mantentzen dituzte, heriotzaren ateetaraino eramaten dituzte xantaia politikorako erabiltzeko.

Urte guzti hauetan, espetxe politikak 22 preso politiko eta 17 senitarteko eta lagun hil ditu. Espetxe politika hiltzailea dela esaten dugunean badakigu zertaz ari garen.

Azken denboretan espetxe politikaren gogortze bat ezagutzen ari gara gainera. 14 preso politiko daude gaur egun espetxeetan gaixotasun larri eta sendaezinak izanda ere, askatasun eskubidea ukaturik. Presoak bizi osoko espetxe zigorrera kondenatzen dituzte, ezarri zioten kondena osorik beteta izanda ere kasu batzuetan, edozein herrialde demokratikotan eskandaluzkoak liratekeen neurri eta trikimailuen bitartez.

Ez al dira konturatzen, errepresio basatiena erabilita ere, ez dutela presoak makurraraztea lortuko? ez dute aski, ikusita 30 urte luzez aplikatu dituzten neurri gogor eta basatienak aplikatuta ere porrot egin dutela? ez al dakite preso politikoen jarreraren oinarrian Duintasuna dagoela?

Espetxe politika hiltzaile honekin amaitu behar dugu! Presoek erakusten duten jarrera eredu hartuz, ekimen eta mobilizazioekin jarraitu behar dugu, euskal herritarrontzat sufrimendua eta heriotza besterik suposatu ez duen politika anker honekin amaitzeko. Ez ditugu inoiz bakarrik utziko.

Norabide horretan, eta Gatzak espetxean 28 urte betetzen dituela eta ekitaldi bat antolatu dugu datorren Uztailaren 12an, arratsaldeko 18:00etan Zornotzako Udaletxe plazan. Dei bat luzatu nahi diogu euskal herri osoari bertan parte hartu dezaten, eta guztiok batera gure aldarrikapenak ozen entzunarazi ditzagun:

Gaixotasun larriak dituzten presoak eta kondena betea duenak kalera!

Euskal presoak euskal herrira dagozkien eskubideen jabe!

martes, 1 de julio de 2008

PRESO GAIXO LARRIAK KALERA ORAIN!


Preso gaixoen askatasuna exigituko dute Donostian larunbatean.
Donostia Ospitalean emandako prentsaurrekoan gaixotasun larriekin aurkitzen diren preso politikoen egoera salatu dute. Espetxe politikaren aurre eginaz mobilizazioekin jarraitzeko deia burutu dute. Manifestazioa Bulebarretik aterako da 17:30etan.

G8 AKATU! MANIFESTAZIOA BILBON


UZTAILAK 5, LARUNBATA 20:00tan ARRIAGATIK

EGIN: 10 URTE


EGIN eta EGIN Irratia itxi zituzteneko 10. urtemuga dela-eta, uztailaren 12an adierazpen askatasunaren aldeko ekitaldi bat izango da Hernaniko frontoian, arratsaldeko 7etan.

www.egin10.info