Greba deitu duten sindikatuen esanetan, sekula baino jendetsuagoa izan da eguerdian Bilbon egin den manifestazioa. Bukaerako mitinean adierazi dute egungo politika sozio-ekonomikoak aldatzeko bide horretatik jarraitu behar dela. CCOOk eta UGTk, Gobernu espainolarekin sinatu duten aurreakordioarekin langileria “traizionatu” dutela salatu dute, eta EAJri ere zuzendu zaizkio, gizarteari entzuteko eta pentsioen erreformari baiezkoa ez emateko eskatuz. Arratsaldean beste bi mila pertsona inguru manifestatu dira sindikatuek eta eragile sozialek deituta.
Hamar mila lagun inguruk parte hartu du eguerdiko manifestazioan. Udaletxetik, Alde Zaharretik, Rekalde Zumarkaletik eta Deustutik zutabeak abiatu dira eta batzuk plaza Biribilean eta beste batzuk plaza Eliptikoan elkartu dira, guztiak bat eginda Bihotz Sakratuaren plazaraino iristeko.
Han, Belen Arrondok (STEE-EILAS), Ainhoa Etxaidek (LAB) eta Adolfo Muñozek (ELA) hartu dute hitza, eta grebaren arrakasta nabarmendu dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario