martes, 16 de diciembre de 2008


Abenduaren 27an, 17.30, Bilboko Aita Donostia plazan. Hori da Esaitek ezarritako hitzordua. 30 bat eragilek babestu dute, bestalde, gaur eguerdian Bilboko hotel batean eginiko agerrialdian, Euskal Herriak bere selekzio propia izaiteko eskubidearen aldeko ehunka kirolarik sinaturiko agiria.


Eragile anitzek sostengatzen dute kirolariek euskal selekzioaren alde emandako urratsa. Hala nola, ELB, EHNE, LAB, ELA, Stee-Eilas eta Hiru sindikatuek, Bai Euskal Herriari ekimenak, Etxerat ekarteak, Herria 2000 Elizak, Ahaztuak, Demoak, Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) edo Bilgune Feministak bere atxikimendua adierazi diote euskal kirolariek selekzio nazionala aldarrikatuz zabalduriko agiriari.
Egoitz Askasibar, Itziar Arratibel eta Martxel Toledo, Esait-en izenean, Bilgune Feministaren izenean Izaskun Garrotxena, ELA sindikatuaren ordezkaria Patxi Agirrezabalaga, eta Mikel Luloaga, Bai EHren izenean azaldu dira gaurko prentsaurrekoan.
Futbolariek, heldu den azaroaren 14an, plazara zuten manifestuaren ildotik « pausu garrantzitsua eman dutela» adierazi ondoren, «oraingoan euskal herritarrei egokitzen zaie beren lekukoa hartzea» defendatu du manifestazioaren talde antolatzaileak.
Era berean, Esait-k euskal kirolarie guziei (800 kirolarik baino gehiago babestu dute futbolariek azaroaren 14rekin plazaratu zuten manifestua) beren teesertak jantzirik martxa horren «lehen lerroatan» joaiteko gonbita luzatzen diete.

No hay comentarios:

Publicar un comentario