
Ezker Abertzaleak gogorki salatu nahi du israeldar armadak Gazan burutzen ari den neurrigabeko erasoa. Ehunka pertsona hil eta zauritu dituzte dagoeneko bonbaketek, eta Israelek bultzaturiko blokeoaren ondorioz dagoeneko larria zen Gazako herritarren egoera muturrera eraman du. Aitzitik, bonbardaketaz gain israeleko armadak Gazaren inbasioarekin mehatxatzen du.
Elkarrizketa eta negoziazioaren aldeko hautua berresten dugu Palestinar eta Israeldarren arteko gatazkari konponbidea emateko, tresna egoki bakarra gatazka oro konpontzeko. Konponbidea herrien eta herritarren eskubideen errespetuan oinarritu behar da. Zentzu honetan, onartezina deritzogu Israeldar estatuaren garapena palestinarren lepotik izatea.
Salagarri deritzogu ere nazioarteko komunitateak, eta Europar Batasunak bereziki, azaltzen duen ixiltasun eta faltsukeria. Ez al dute bada Gazako gizon emakumeek naziortearen babesik merezi?
200 elkarte zibil palestinarrek Israelen erasoari aurre egiteko tresna gisa deituriko boikotarekin bat egiten dugu. Israelek palestinarren eskubideak errespetatzen ez dituen heinean, gure elkartasuna era praktikoan adierazteko tresna da boikota, Euskal Herria eta Israeldar estatuaren artean alor ekonomiko, politiko, kirol edota kulturalean ematen diren harremanak etenaz.
Israeldarren erasoa salatu eta Palestinar herriari elkartasuna adierazteko Euskal Herrian burutuko diren mobilizazio eta deialdi ezberdinetan parte-hartzeko deia luzatzen diegu herritarrei.
Azkenik, Palestinar herriari une latz hauetan gure elkartasunik beroena adierazi nahi diogu.
Ezker Abertzalea, 2008ko Abenduaren 29an













Asteburu honetan Abenduaren 6a dugu, Espainiar konstituzioaren eguna, aurten gainera 30 urte betetzen dira Frankismoaren jarraipena ziurtatzeko sortu zutenetik. 30 urte hauetan Euskal Herriak eta euskal herritarrok oso ongi ezagutu eta gogor jasan ditugu konstituzio honen ondorioak. Beraz, dei egiten diogu gazteriari egun hauetan espainiar konstituzioaren aurka kalera ateratzeko, espainiar sinbologiak apurtu eta konstituzioaren alde dauden eta Euskal Herria saltzera doazenen aurka kalera ateratzeko!


