miércoles, 19 de mayo de 2010

Julen Orbea etxerako bidean


Gaur eguerdian, epailearen aurrean deklaratu ondoren, etxerako bidean dago Julen Orbea, alde zaharreko tabernaria.
Atzo iluntzean atxilotu zuten Etxebarrieta anaien plazan, kalez jantzitako poliziek. Orbea, 24 urte espetxean daramatzan Joseba Artola euskal presoaren askatasuna aldarrikatzeko elkarretaratzean parte hartu ostean. Lekukoen arabera, gainera, atxiloketa «nahiko bortitza» izan zen, eta ertzainei zertan ari ziren galdezka eta kexuka hasi ziren herritarrei ere oldartu zitzaizkien ertzainak, eta sakabanatu egin zituzten.

Gaur iluntzeko 7:30tan Santiago plazatik Kazerolada bat irtengo da Julenen atxiloketa salatu eta elkartasuna ez dela delitua aldarrikatzeko

No hay comentarios:

Publicar un comentario