jueves, 29 de enero de 2009

INTERNAZIONALISMOA AURRERA!



URTARRILAK 31, LARUNBATA
17:00etan ARRIAGA PLAZATIK

Euskal Herriko Laborantza Ganbera


Euskal Herriko Laborantza Ganbera (EHLG) eta haren lehendakaria, Mixel Berhokoirigoin epaituak izaten ari dira, Laborantza Ganbera ofiziala "ordezkatzen saiatzeagatik" prefetak 2005ean tartekatutako salaketa medio. Eurak babesteko mila lagun inguru bildu dira 13.30etan Baionako Auzitegi atarian. Epaiketa 15.00etan hasi da, ordu eta erdiko atzerapenarekin, alegia.

Estatuaz gainera, Paueko Laborantza Ganbera ere aurkeztu da akusazio zibil gisa.

Auziaren lehen saioa irailaren 18an izan zen baina, orduan, EHLGk epaiketa atzeratzeko eskatu zuen defentsa ondo prestatzeko aukera izatearren. Berhokoirigoin izango da lehena deklaratzen. Hiru abokatu izango ditu alboan, horietako bat, Corinne Lepage, bi urtez Ingurumen ministro izandakoa.

Ondoren, lekukoak entzuteko txanda izango da. Paueko Laborantza Ganberak ez ditu lekukoak eramango, presidentearen esanetan, "soilik EHLG sortuz geroztik egoera nola bizi" duten eta "zer ondorio ekarri" dizkieten azalduko dute. Arratsera arte iraungo du epaiketak, eta bitartean, kanpoan, hurbil dagoen Moderne trinketean paratutako karpan elkartasuna adieraztera joandakoak bildu eta saioa segitu ahal izango dute. Emaitza aste batzuk barru jakinaraziko da.

Milaka atxikimendu

EHLGk egundoko atxikimendu adierazpenak jaso ditu Euskal Herrian, baita Estatuan ere. 1.000tik gora hautetsi, esparru askotariko "100eko deiak", 130 ikerlarik azaldutakoa, esaterako, eta elkarte eta talde andana argi azaldu dira beraren alde.

Auzitegira bertaratzera dei egin dute askok, horien artean, AB, Batasuna, EAJ, ELB, LAB, FSM, Seaska, Euskal Konfederazioa eta EHZ festibala.

lunes, 26 de enero de 2009

Kartzelara bidali dituzte ostiralean atxilotutako ezker abertzaleko zortzi kideak

Garzonek, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, Arantza Urkaregi eta ostiral goizaldean atxilotutako beste zazpi euskaldunak D3M hauteskundeetan izateko ETAren aginduetara aritzea egotzi die. Soto del Real espetxera bidali ditu.

Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak gaur goizean espetxera bidali ditu Iñaki Olalde, Amparo Lasheras, Eli Zubiaga, Iker Rodrigo, Arantza Urkaregi, Imanol Nieto, Agurtzane Solaberrieta eta Hodei Egaña ezker abertzaleko kideak, ETAren, Batasunaren eta Ekinen aginduetara aritu direlakoan. Ondorioz, "erakunde terroristako kide" gisa jo ditu.

Espainiako Poliziak ostiral goizean atxilotu zituen, Garzonek berak aginduta. Inkomunikatuta eduki dituzte harrezkero, Madrilen.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako gutxi falta dela egin zuten operazioa, eta Demokrazia 3.000.000 (D3M) hautesle elkarteko bultzatzaileak dira haietako batzuk. Garzonek Arantza Zulueta abokatuari aitortu zion operazioa D3M plataformarekin lotuta dagoela, eta gaur ateratako autoan dio "Batasuna berriaren antolaketa gunea" dela D3M.

Epaileak goizeko ordubietan bukatu du haiek hartzen bere bulegoan -atzo 23:15ean hasi zen horretan-, eta bostetan jakinarazi du neurria. Soto del Real (Espainia) kartzelara bidali ditu. Eskaera horixe egin dio Dolores Delgado fiskalak. Garzonek dio Batasuna, EHAK eta EAE-ANV alderdi politikoen legez kanporatzeak gainditzen eta hauteskundeetara aurkezten saiatu direla D3M herri plataformaren eta eta Askatasuna alderdiaren bitartez.

Bilbon Herri Aurrera elkartearen eta Gasteizen Gasteiz Izan-en egoitzak ere miatu zituen Poliziak, eta Garzonek dio atxilotuek lokal haiek erabili zituztela.

Tasio Erkiziaren, Marine Pueyoren eta Miren Legorbururen etxeak ere miatu zituzten ostiralean, besteak beste, eta Erkiziak larunbatean Bilbon prentsaurrekoan oharrarazi zuen ezker abertzaleak jendaurreko lana egiten jarraituko duela. "Baten batek uste badu errepresioa basati honekin ezker abertzalea klandestinitatera pasatuko dela, oso oker dago. Lan politiko handiagoa egingo dugu".

Espainiako Estatuaren izaera "faxista eta totalitarioa" dela deritzo Erkiziak, "arrazoiaren faltan indarra erabiltzen baitu". Espainiako Gobernuak Lizarra-Garaziko aroa "itxi" nahi du, haren aburuz. Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren isiltasuna ere kritikatu du

Langile bat hil da Irunen, lantegiko teilatua konpontzen ari zela handik erorita


Gizonezko bat hil da gaur Irunen, lantegiko teilatuan zulo bat konpontzen ari zela handik erorita, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Lan Segurtasunerako Agentziak, Osalanek, jakitera eman duenez.

48 urteko langileak (Ezequiel R.S.) uralita garden zati bat zapaltzean, jausi da lurrera, hamar metroko garaieratik. Ezbeharra goizeko 10:00ak aldera gertatu da, Irungo industrialdeetako batean, Meatzari kaleko 4. zenbakian.

Zendutako langileak urte eta erdi zeraman Ian Wood iturgintza enpresan lanean.

PREKARIETATEAK HILTZEN DU!

viernes, 23 de enero de 2009

ATXILOTUAK ASKATU! hau ez da demokrazia!


OPERACIÓN CONTRA LA IZQUIERDA ABERTZALE

La Policía española detiene a ocho militantes independentistas

La Policía española ha detenido esta madrugada, por orden del juez Baltasar Garzón, a ocho militantes abertzales en Bizkaia, Gipuzkoa y Araba, en una operación dirigida al parecer contra D3M. Se trata de Agurtzane Solaberrieta, Hodei Egaña, Eli Zubiaga, Iker Rodrigo, Arantza Urkaregi, Imanol Nieto, Amparo Lasheras e Iñaki Olalde. Además, la Policía ha registrado las sedes de Herria Aurrera y Gasteiz Izan y los domicilios de numerosos cargos y militantes independentistas.

ERREPRESIOAREN AURREAN... LOTU BORROKARI!



Indarkeria sexista ala Reality Show?
Pasaden urtean, Euskal Herrian, bost emakume erail zituzten, beste emakume bat desagerturik suertatu zen eta eraso sexisten inguruko gertakari eta salaketa asko eman ziren.2009 urtea hasi berria dugun arren, dagoeneko emakume bat erail dute Baionan, halaber bortxaketa kasu eta bestelako eraso sexista ugari mahai gainean ditugu iada. Eta ezin dugu ahantzi ere joan den urteko urriatik Lizarrako emakume bat desagerturik dagoela.Beraz, urte bukaeran egiten genuen euskal emakumeon inguruko egoeraren azterketa xumean azpimarratzen genuen bezala, emakumeon kontrako indarkeria euskal emakumeok pairatzen dugun errealitatearen isla da. Zoritzarrez errealitaterik gordinena.Egun hauetan desagerturik dagoen Mª Puy Perezen kasuak ohiartzun komunikatibo handia hartu du. Edota hobe esanda, bere bikoteki ohia den Jose María Morentinek, kartzelatik atera berria dena, erreferentzia komunikatibo handia lortu du. Izan ere, Lizarrako kasuarekin, komunikabideen erabilpen sentsazionalista, desitxuratua eta testuingurutik kanpokoa ikusi izan dugu beste behin ere.Emakume bat desagerturik egotea reality show bat al da? Antza denez, bere bikoteki ohiarentzat zein hainbait komunikabideentzat bai. Izan ere, balizko erasotzaileak desagerturik dagoen emakumea badakiela non dagoen eta gehien ordaintzen dion komunikabideari kontatuko diola esan berri du. Eta jakina, komunikabide askok heldu diote “oferta” horri.Ezker Abertzaletik maiz aldarrikatu dugun bezala, emakumeon kontrako indarkeriari aurre egitea guztioi dagokigun zeregin bat da. Baita komunikabideetan diharduten gizon-emakumeei ere. Beraz, komunikabideetan edozein indarkeria sexistaren gertaera behar bezala lantzeak bere biziko garrantzia dauka. Besteak beste, biktimismoa edota sentsazionalismo joerak alboratuz, indarkeria sistema neoliberal-patriarkalaren ondorio gisa kokatuz, gertaera isolatu gisa landu baino, izaera soziala eta politikoa duen arazo gisa kokatuz eta indarkeria sexistari aurre egiteko egun dauden mekanismo eta neurrien berri emanez.Bestalde, Mª Puy Perezen desagerpenaren eta erasotzailea kaleratu izanaren aurrean gure harridura, kezka eta desadostasuna adierazi nahi dugu.Harridura eta kezka balizko erasotzailea kartzelatik kaleratu izanagatik. Horrelako erabaki judiziala ulertu ezina iruditzen zaigu. Zer aldatu egin da erasotzailea kaleratu ahal izateko?, akaso erasotzailearen inguruan zeuden susmoak gainditu dira?, edota emakumearen desagerpenaren ondoren zegoen presio soziala nahiz komunikatiboa gainditu egin da? Irizpide judizialak gailentzen dira edota bestelako irizpideak nagusitzen dira?Zoritzarrez emakumearen gorputza agertzen ez den bitartean ez omen dago inolako krimenarik. Gure ustez emakumearen gorputza agertu edo ez, indarkeria sexistaren kasu baten aurrean aurkitzen gara. Eta horren araberako prozesu judiziala egin beharko litzateke.Halaber, emakumearen bilaketa lanari ekiteko deia egin nahi dugu.Bukatzeko, emakumearen kontrako indarkeriari aurre egiteko konpromiso politikoa berretsi nahi dugu. Indarkeria sexista ekiditeko eta aurre egiteko praktika politiko integrala garatuz, indarkeriaren gertaera oro salatuz eta erantzuna emanez eta mugimendu feministaren dinamikak babestuz. Zentzu horretan Baionan gertatu berri den hilketa salatzeko burutzen ari diren mobilizazio guztietan parte hartzeko deia egin nahi dugu, baita edozein eraso sexista salatzeko burutzen diren mobilizazio edota ekimetan ere.



jueves, 22 de enero de 2009

Askapena urtarrilaren 31ko manifestaldirako atxikimendu ugari jasotzen ari da

Askapenak adierazi du azkenaldian elkartasun internazionalistak kriminalizazioa eta mehatxuak pairatzen ari dituela, bai nazioartetik Palestina, Mexiko Wall-Mapun, Bolivia, Ekuador edo Kolonbia bezalako herriekiko elkartasuna, baita nazioartetik Euskal Herriarekikoa ere. Horren aurreaz Askapenak internazionalismoaren balioa eta beharra aldarrikatzeko eta kriminalizzio estrategia hauei aurre egin asmoz manifestaldi nazionala antolatu du datorren urtarrilaren 31rako.


INTERNAZIONALISMOA AURRERA!
URTARRILAK 31, LARUNBATA
17:30etan ARRIAGA PLAZATIK

martes, 20 de enero de 2009

Ana Lopez preso politikoa libre uzteko agindu du epaileak azken egunetan epaitua izan ondoren


Ana Inglaterran atxilotu zuen bertako poliziak Iñigo Albisu eta Zigor Ruizekin batera. Besteak beste Santanderrera bidean zen komandoa osatzen zutela esan zuten orduan hainbat komunikabidek.

Ana Lopez Monje aske geldituko da gaur:

Ana Lopez Inglaterran atxilotu zuten 2007ko apirilaren 27an Scotland Yard-ek, Iñigo Albisu eta Zigor Ruizekin batera. Euroagindu prozesu baten bidez espainiaratuak izan ziren, eta Ana Soto del Realen espetxeratu zuten. ETArekin kolaboratzea eta armak izatea egozten zioten Anari eta azken egunetan izan da epaitua. Oraindik sententzia atera ez den arren Ana libre uzteko eskatu du epaileak. Atxiloketaz geroztik Bronzefield eta Soto del Real espetxeetan egon da.

  • Izena: LOPEZ MONJE, ANA

  • Herria: BILBO

  • Herrialdea: BIZKAIA

  • Jaiotze data:

  • Atxilotze data: 2007-04-27

  • Nork Atxilotua: SCOTLAND YARD

  • Leporaketa: Kolaborazioa eta armak gordetzea

  • Destino kartzela: SOTO DEL REAL

  • Kartzela aldaketak: BRONZEFIELD (2007-04-27), ESTRAZIOA EEra (2008-01-08) SOTO DEL REAL

domingo, 11 de enero de 2009