martes, 3 de junio de 2008
MUNDUKO ARROZAK BILBON
Gure kaleak aldarrikatu, okupatu, berreskuratu. Gure auzoetan egunero bizi ditugun arazoen aurrean, herri kultura bultzatuko duten proposamen irudimentsuak ?ez erakusleihokoak- abiapuntu, eta bizikidetzaren aldeko lana eta aniztasunari begirunea oinarri, guztien gozamenerako aldarrikatzen ditugu gure kaleak.
Ez gehiago gu gabeko auzorik. Instituzioek bide ematen ez badigute ere, parte hartu nahi dugu. Auzoak gureak dira. Egunero hor bizi direnenak, historian zehar auzoak hobetzeko borrokatu direnenak, hemen jaio direnenak eta heldu berri direnenak. Guztiok, andre eta gizon, parte hartu nahi dugu berrikuntzan, heziketan, hiriko eta gizarteko bizitzan? Hori baita gure bizitza eta bizi dugun barrutia.
Kulturen arteko nahasketa jai bihurtu. Gure auzoetan bizi dugun kulturen arteko errealitatea aukera bezala bizitzea da gure proposamena. Elkarren arteko txertaketaren eta bizikidetzaren alde egiten dugu apustu. Baina hau bera ere jai giroan egiten dugu, badakigulako, aldarrikapenak eta buruhausteak ahaztu gabe, jaiak batu egiten gaituela eta egunero elkarren artean daramagun bizitza normaleko esparrua erakutsi. Areago, jaiak, gure kulturen arteko ezberdintasuna asmo bateratura ekartzen du; hau da, auzo gizakoiagoak, bizitzeko egokiagoak, solidarioagoak eta borrokalariak sustatzera bultzatzen gaitu.
Senitarteko auzoak. Gure auzoak eta gure kezkak ez doaz bananduak. Badira errealitate eta buruhauste berdintsuei aurre egitera behartuak dauden zenbait ?gune historiko? eta auzoak ere hiri askotan. Hori dela eta, Bilboko San Frantzisko, eta Gasteiz, Iruña eta Donostiako Alde Zaharrek bat eginda (konektatuta) eta senidetuta ibiliko gara egun horretako ekimen berberean. Agian horrela gure aldarrikapenak ozenagoak, jaia eta gozamena zabalagoak izanen dira, eta gure borroketako bakardadea murritzagoa.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario