domingo, 29 de junio de 2008

Eragileek euskararen ordenantzak onartzeko eskatu diote Udalari


Txakurrak, semaforoak, "botelloia", antenak eta abar luze bat araututa duen Bilbo hiriak ez dauka euskararen gaineko udal ordenatzarik. Gaur hiriko zenbait eragile prentsaren aurrean agertu dira eta Bilbon euskaldunak bigarren mailako hiritarrak direla salatu ostean, udal gobernuari euskararen ordenantzak onartzeko eskatu diote.
Egindako balorazioaren arabera, Bilbo da Euskal Herrian euskaldun gehien biltzen dituen udalerria, baina aldi berean, «Bilboko Udala da euskara ez bermatzeagatik salaketa gehien jaso duena ». Udalerrien hizkuntza politiken neurketan egin orduko, 10etik 2,61 puntu baino ez ditu lortu Bilbokoak.

«Bilbon euskaldunok bigarren mailako herritarrak gara » esan eta, horren adibideak aipatu dituzte gaurko agerraldian; besteak beste, alkatea erdaldun hutsa izatea, Infobilbaok, ``Bilbao'' egunkariak eta Udaltzaingoak «euskararekiko agertutako begirune eza» eta A eredua soilik eskaintzen duten lau eskola publiko egotea.

Eragileek salatu dute Bilboko udalean dagoen euskara planaren epeak edo plana bera betiko luza daitekeela, epeak ez direla betetzen eta horiek ez direla neurri egokiak euskararen normalkuntzarako.

Urraketaren adibide batzuk mahai gaineratu dituzte. Besteak beste, Bilbon oraindik A eredua soilik eskaintzen duten 4 eskola publiko egotea edota, Miribillako eskolan haur hezkuntzan D eredua egon arren, euskalduntzea bermatua ez egotea, eta udalak, Lakuarekin batera, eskumena duen arlo honetan, ez duela benetan euskaldunduko duen ereduaren aldeko lanik egin eta egiten.

Euskara Euskal Herriaren berezko hizkuntza izanda, mendetako jazarpenaren eta bazterketaren ondorioz haren hedapena eta erabilera oso mugatuta daudela azpimarratu dute. Hori dela eta, ezinbestekotzat jo dute, lehentasuna aitortu eta euskal herritarrek normaltasun osoz eta dagokien eskubidez, euskara alor eta eremu guztietan erabili dezaten neurri zehatzak hartu eta aplikatzea.

Euskarak lehentasunezko tratamendua izan behar duela aldarrikatu dute eta "horretarako udalak neurriak hartu behar ditu benetan Bilbon euskaraz bizitzea posible izango bada". Neurri hori “euskararen ordenantzak” onartzean datzala aipatu dute.

Ordenantzak idatzi eta euskalgintzako eragile ezberdinen atxikimendua jasorik, udalean aurkeztuko dituzte datozen hilabeteetan.

Euskal Herrian Euskaraz elkarteak bultzatu duen dimanika honek honako eragileen babesa jaso du: Abante konpartsa, AEK, Artez, Asapala kultur elkartea, Ezker Abertzalea, Euskal Herriak Bere Eskola, Euskarri, Hau Pittu Hau konpartsa, LAB, Palanka euskara elkartea, Segi, Ttantaka euskara konpartsa, Zustarri euskara konpartsa eta Ernai.

EKAINAK 29 OMENALDIA BAKION

El próximo domingo dia 29 de Junio tendrá lugar en Bakio el acto de homenaje a los gudaris, milicianos y victimas del franquismo de esta localidad que Ahaztuak 1936-1977 en colaboración con un nutrido grupo de vecin@s de este pueblo vizcaino viene celebrando desde hace ya tres años. El homenaje será en la pequeña plaza situada en el lateral del Ayuntamiento, lugar donde esta ubicado el monolito del escultor Bernat Vidal que Ahaztuak 1936-1977 colocó el pasado año por estas mismas fechas en recuerdo y homenaje a los gudaris y milicianos de Bakio y a todas las victimas del franquismo de la localidad.
Durante el mismo este año homenajearemos de forma especial a Florentino Llona, vecino de Bakio y gudari que fue del Batallón 'Ariztimuño' que este dia estará con nosotros.
Del mismo modo y aunque fisicamente no esten presentes tendremos tambien un recuerdo especial para todos los gudaris, milicianos y victimas del franquismo de este pueblo ya fallecidos y de forma especial para Txomin Uriarte, gudari del Batallón 'Malato', presidente que fue de Ahaztuak 1936-1977 y que falleció en Agosto del pasado año 2007.
El acto de homenaje comenzará a las 13:00 h. y en el tomarán parte txalapartaris y dantzaris de la localidad, contando tambien con la presencia de bertsolaris y del cantautor bermeotarra Josu Zabalondo.
Tras el mismo se ofrecerá un pequeño lunch a las personas asistentes.
Una vez más os invitamos a tomar parte en este sencillo pero emotivo acto en memoria de los que lucharon frente al fascismo y por la libertad y los derechos de Euskal Herria y en memoria de todas las personas represaliadas por hacerlo.

miércoles, 25 de junio de 2008

EHZ FESTIBALA

EKAINAK 27-28-29 IDAUZE MENDI (ZUBEROA)

SARRERAK ERRONDABIDEN SALGAI!

GAY LESBIANA eta TRANSEXUALEN ASKAPENERAKO EGUNA


EZ, EZ, EZ, AHTrik EZ!!



EKAINAK 25, ASTEAZKENA MOBILIZAZIOA 11:00etan MOYUA PLAZAN

miércoles, 18 de junio de 2008

EUSKAL HERRIAK BEHAR DUEN ALDAKETA!!


EKAINAK 21, LARUNBATA
MANIFESTAZIOA
18:00etan BIHOTZ SAKRATUTIK

martes, 17 de junio de 2008

EKAINAK 20, OSTIRALA.... DENOK ESPERANTZARA!



ATXIKITU ZAITEZ www.mundurat.net/ezdadelitu/ WEB GUNEAN!

miércoles, 11 de junio de 2008

ZAPATUAN DANOK ELORRIXORA!



11tan umeen txokoa "Euskal Herria-Palestina"
13tan bertso-poteoa 'CocaColari EZ!!!'.
14.30etan bazkari herrikoia (txartelak Errondabiden)
16.30etan "Brigadak" + "A desalambrar" bertsoak y poemak eta musika.
18etan manifestazioa eta ekitaldi politikoa
Gauean "Askapenak 20 urte!" JAIA Ateneoan.

MIKEL IBAÑEZ EGOERA LARRIAN!


EKAINAK 13, OSTIRALA
19:30etan
ETXEBARRIETA PLAZAN

BILBOTARROK KALERA!



MANIFESTAZIOA.
Ekainak 15, igandea.
12:00etan.
Eliptika plazatik abiatuta
OSTEAN DENOK AUZOTARROK ETA BILBOKO KONPARTSAK ELKARTEEK ANTOLATUTAKO TXORIZADARA.

ARABA EUSKARAZ 2008 BASTIDAN

domingo, 8 de junio de 2008

martes, 3 de junio de 2008

MUNDUKO ARROZAK BILBON




Gure kaleak aldarrikatu, okupatu, berreskuratu. Gure auzoetan egunero bizi ditugun arazoen aurrean, herri kultura bultzatuko duten proposamen irudimentsuak ?ez erakusleihokoak- abiapuntu, eta bizikidetzaren aldeko lana eta aniztasunari begirunea oinarri, guztien gozamenerako aldarrikatzen ditugu gure kaleak.

Ez gehiago gu gabeko auzorik. Instituzioek bide ematen ez badigute ere, parte hartu nahi dugu. Auzoak gureak dira. Egunero hor bizi direnenak, historian zehar auzoak hobetzeko borrokatu direnenak, hemen jaio direnenak eta heldu berri direnenak. Guztiok, andre eta gizon, parte hartu nahi dugu berrikuntzan, heziketan, hiriko eta gizarteko bizitzan? Hori baita gure bizitza eta bizi dugun barrutia.

Kulturen arteko nahasketa jai bihurtu. Gure auzoetan bizi dugun kulturen arteko errealitatea aukera bezala bizitzea da gure proposamena. Elkarren arteko txertaketaren eta bizikidetzaren alde egiten dugu apustu. Baina hau bera ere jai giroan egiten dugu, badakigulako, aldarrikapenak eta buruhausteak ahaztu gabe, jaiak batu egiten gaituela eta egunero elkarren artean daramagun bizitza normaleko esparrua erakutsi. Areago, jaiak, gure kulturen arteko ezberdintasuna asmo bateratura ekartzen du; hau da, auzo gizakoiagoak, bizitzeko egokiagoak, solidarioagoak eta borrokalariak sustatzera bultzatzen gaitu.

Senitarteko auzoak. Gure auzoak eta gure kezkak ez doaz bananduak. Badira errealitate eta buruhauste berdintsuei aurre egitera behartuak dauden zenbait ?gune historiko? eta auzoak ere hiri askotan. Hori dela eta, Bilboko San Frantzisko, eta Gasteiz, Iruña eta Donostiako Alde Zaharrek bat eginda (konektatuta) eta senidetuta ibiliko gara egun horretako ekimen berberean. Agian horrela gure aldarrikapenak ozenagoak, jaia eta gozamena zabalagoak izanen dira, eta gure borroketako bakardadea murritzagoa.

NAZIO PLAZA IRUÑAN



autobusez joateko: apunta zaitez Errondabiden!

JARDUNALDI INTERNAZIONALISTAK 2008

Urtero bezala heldu dira Jardunaldi Internazionalistak eta Elorrixoko Internazionalista Eguna.

3 foko nagusi dituzte aurtengo jardunaldiek, batetik Euskal Herriaren Lagunen bisita daukagu, hainbat herritan Euskal Herriarekin elkartasuna jorratzen duten taldeek biratxoa egingo dute gure herritik hitzaldiak emanez, topaketak eginez eta elkarren ezagutza eta esperientziak trukatuz.

Horrez gain, Israeli Boikot eta CocaColari Ez ekimenen lanketa eta zabalkundea egiteko baliatuko dira jardunaldiak.