Hauteskundeetan parte hartzekoa ez ezik Estatu terrorismoak eraildako ezker abertzaleko militanteak omentzeko eguna ere izango da azaroaren 20a. Urtero legez Bilboko ezker abertzaleak ekitaldi xumea eskainiko die Ametzolan eta Errekalden.
Bilboko ezker abertzaleak Santi Brouard eta Josu Muguruza Espainiako Estatuaren gerra zikinak eraildako euskal militanteak gogoratuko ditu datorren azaroaren 20an, senideekin batera urtero egin ohi duen lore-eskaintzaren bitartez.
Ezker abertzaletik jakinarazi dutenez, 11:30ean lotuko dira Ametzolan Brouarden omenez jarritako monolitoan eta 12:30ean Errekaldeko plazan Muguruzari gorazarre egiten dion eskulturan.
Santi Brouard eta Josu Muguruza tiroz hil zituzten: lehenengoa duela 27 urte Bilbon, bigarrena duela 22 Madrilen, biak ere azaroaren 20an.
No hay comentarios:
Publicar un comentario