lunes, 23 de mayo de 2011

jueves, 19 de mayo de 2011

miércoles, 4 de mayo de 2011

martes, 3 de mayo de 2011

Hauteskunde demokratikoak aldarrikatzeko manifestazio nazionala deitu dute ostegunerako Bilbon

Ostegunean gauerdia baino lehen emango du epaia Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, eta Bilbon 20:00etan manifestazio nazionalera deitu dute. Jesusen Bihotza plazan hasiko da, eta manifestazioa Espainiako Gobernuaren ordekaritzaren atarira joango da. Plaza Eliptikora, eta deitzaileen asmoa bertan epailaren berri izan arte zain geratzea da.

M-5/6: Alde Zaharrean euskeraz bizi nahi dugu!

MAIATZAREN 5 ETA 6an ALDE ZAHAR EUSKALDUNAREN ALDEKO JAURDUNALDIAK 7 KATU GAZTETXEAN!


Alde Zaharra, merkatal zentru hutsa izatetik haratago, bizirik dagoen auzoa eta euskaraz bizi nahi duen auzoa da. Gero eta handiagoak dira ordea gure hizkuntzari auzo honetan jartzen zaizkion trabak, batez ere azken honetan ematen ari den multinazionalen inbasioa dela eta. Alde Zaharrean argi daukagu ezin garela udaletxearen edota “auzoko merkatari elkartea”ren zuzendaritzaren laguntza edo ekarpenen zain egon, haiek aspaldi eman baitiote bizkarra euskarari.

Hori dela eta, auzoko euskaltzaleok Alde Zahar euskaldunaren aldeko jaurdunaldiak antolatu ditugu maiatzaren 5 eta 6ean. Aste honetan zehar ekintza ezberdinak burutzeaz gain, auzoko merkatariekin kontaktuan jarriko gara, auzoan euskararen erabilera bermatzeko gure laguntza eskeintzeko asmoz.


ALDE ZAHARREAN EUSKERAZ BIZI NAHI DUGU!!!


EGITARAUA
Maiatzak 5, 21:30etan: REVOLTA PERMANENT (Ezkerraldeko euskal rap gaztea)


Maiatzak 6, 22:00etan:

BERTSOREGGAERAP-a Gaztetxean!!!!!


· Bertsolariak: Ibon Ajuria & Gorka Ostolaza “potxis”

· Raperoa: Endika “la haine”(121 Crew)

· Musika: RotWailers

Animatu eta parte hartu!!!

lunes, 2 de mayo de 2011


Bilduren zerrenda guztiak inpugnatzea erabaki duten honetan, Bilboko hainbat alderdik zein eragile sozial eta sindikalak eskubide zibil eta politikoen aldeko mobilizazio bat antolatzea erabaki dugu.

Mobilizazioa “eskubide guztien alde, ilegalizaziorik ez” lelopean burutuko dugu datorren asteartean, maiatzak 3, arratsaldeko 8etan Arriaga plazan.

Mobilizazio honen helburua ilegalizaziorako arriskua dagoen honetan erantzun ahalik eta zabalena lortzea da. Ilegalizazioa herri honen arazoa da eta denok erantzun beharra dugu.

Jokoan dagoena proiektu politiko zehatz baten aurkako erasoa baino haratago doa, eskubide zibil eta politikoez ari garelako, herritar guztiei dagozkien eskubideak.

Orain arte ondorengo alderdik, sindikatuk zein eragilek eman dute euren atxikimendua mobilizazioari: Alternatiba, Antikapitalistak, Bilgune Feminista, Colectivo Antitaurino y Animalista de Bizkaia, EA, Esait, ESK, ezker abertzalea, Kakitzat eta LAB.

Atxikimendua emateko epea datorren astelehenean 12etan itxiko dugu. Zerrenda osoarekin prentsa oharra igorriko diogu prentsari. Beraz, bat egiten baduzue mobilizazioarekin bidali zuen atxikimendua ahalik eta lasterren.

Honekin batera atera dugun kartela bidaltzen dizuegu. Kontaktuen artean banatu eta kopiak egin eta kalean jarri.



Eskubide zibil eta politikoak orain!!!


Ante la impugnación de todas listas de Bildu, con el claro objetivo antidemocrático de excluir a un porcentaje muy elevado de la sociedad de la vida política y municipal, partidos, sindicatos y agentes sociales de Bilbo hemos decidido convocar una movilización de protesta.

Esta se llevará a cabo el próximo martes, 3 de mayo, bajo el lema “eskubide guztien alde, ilegalizaziorik ez” y comenzará a las 8 de la tarde en el Arriaga.

El objetivo de esta movilización es tratar de articular una respuesta lo más amplia y plural posible ante el más que peligro real de ilegalización. La persecución de las ideas y la ilegalización de opciones políticas es un problema que afecta al conjunto de la sociedad y, en consecuencia, la respuesta nos corresponde a todos y todas.

Lo que ahora está en juego va más allá de un ataque contra una coalición determinada, es una vulneración de derechos civiles y políticos, de derechos fundamentales.

En la reunión de ayer los siguientes partidos, sindicatos y agentes sociales mostraron su adhesión a la movilización: Alternatiba, Antikapitalistak, Bilgune Feminista, Colectivo Antitaurino y Animalista de Bizkaia, EA, Esait, ESK, izquierda abertzale, Kakitzat y LAB.


La lista de adhesiones permanecerá abierta hasta el lunes a las doce del mediodía. Con toda la lista haremos una nota de prensa que enviaremos a la prensa. Mandad vuestro apoyo cuanto antes.

Adjuntamos el cartel que hemos preparado para anunciar la movilización. Extendedlo por las redes sociales y vuestros contactos y hacer copias y colocadlos por las calles.

JARDUNALDIAK Proceso Comunitarista en Venezuela JORNADAS

MODELOS PARA EL SOCIALISMO DEL SIGLO XXI

Maiatzean...

PROCESO COMUNITARISTA EN VENEZUELA

Hizlaria/Ponente: Darío Azzellini. Doctor en Ciencias Políticas y director de la reciente película "Comuna en Construcción y Venezuela desde abajo".
Adjunto su último artículo: "Poder constituyente en movimiento: 11 años de transfomaciones en Venezuela"

Maiatzak 11, asteazkena
ZINE-FORUMA:
"Comuna en construcción y Venezuela desde abajo" pelikularen proiekzioa eta solasaldia.
Hora/ordua: arratsaldeko 18:3etan
Lugar/lekua: Sarriko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean (Areto Nagusia)
(Av. Lehendakari Agirre 83, Bilbo)

Maiatzak 12, osteguna
MINTEGIA: Darío Azzellini adituarekin Venezuelako prozesua eta garatzen ari diren eredua aztertzeko eta eztabaidatzeko aukera izango dugu (izena eman behar da).
Hora/ordua: goizeko 11:00etan
Lugar/lekua: Leioako Campusean Lan Harremanen Unibertsitate Eskolan (Rosetoia)

Maiatzak 12, osteguna
HITZALDIA: "Proceso comunitarista en Venezuela". Darío Azzellini
Hora/ordua: arratsaldeko 18:30etan
Lugar/lekua: Sarriko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean (Areto Nagusia)
(Av. Lehendakari Agirre 83, Bilbo)

Maiatzak 13, ostirala
MINTEGIA Donostian
9:00etan Zine-foruma "Comuna en construcción y Venezuela desde abajo" pelikularen proiekzioa eta zuzendariarekin solasaldia.
11:00etan Hitzaldia "Proceso comunitarista en Venezuela" Dario Azzelliniren eskutik.
Lugar/lekua: Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (Gradu Aretoa)

Hitzaldia: sarrera irekia
Mintegiak: izenematea 15 euro (info@gite-ipes.org)
OHARRA: aukera askeko kreditu 1 edo 2 eskuratu daiteke.